Begitu

Makila hotsak gurean Agate Deunaren bezperan
Urtero lez, Arratiako koruak martiriaren koplak kantauko ditu Agate Deuna bezperan. Arratian Musika Eskolako koruagaz kantauko dabe. Bilbon be ibiliko dira korua sortu zanetik, orain dala 61 urte, egin daben moduan. Goizeko 08:30ean hasiko dira Areatzan eta ibilbidea egin ostean, Areatzan amaituko dabe 21:00ak inguruan.
Areatzatik Arantzazura, Dima, Lemoa eta Zornotzara joango dira koplak kantetan. "Zornotzan hamaiketakoa egingo dogu eta handik Begoñara joan eta Bilbotik ibiliko gara, Zazpi Kaleetan, kale Nagusian eta abar" azaldu deutso begituri Joserra Ipiñazar korukoak.
Aurten, aldaketa txiker bat egon da urteroko planean. Izan be, korukoak ez dabe bazkalduko Getxoko Tamarises jatetxean. "Lazkano familiak alokatu egin dau eta aurten obratan dago. Akaso, Arratiara bueltauko gara bazkaiten, baina oraindino ez dakigu" dino Ipiñazarrek. Barri osoa BEGITUn.

-- Delivered by Feed43 service

Arratoitxo pinpirina Igorreko Kultur Etxean hilaren 3an
Glu Glu produkzinoaken eskutik Arratoitxo pinpirina 3tik 9 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dagoan antzezlana ikusgai egongo da hilaren 3an zapatua arrastiko 17:30ean.
Arratoitxo pinpirinak izugarri maite ditu soineko dotoreak eta zapata barriak. Horregaitik, urrezko txanpon bat topetan dauanean bere ametsa egia bihurtuko dala konturatzen da: gura beste jantzi erosi ahal izango ditu. Baina diruak izaki maltzurrak erakarriko ditu eta diruagaitik bakarrik ezkondu gura izango dabe beragaz. Arratoitxo pinpirina ipuin klasikoaren moldaketa kantak, jantzak eta komedia nagusi dituan antzezlan musikala da.
-- Delivered by Feed43 service

Kirola eta baba jana AKKT egunean
Arteako Kirol Kultur eta Euskera Taldeak alkartearen eguna ospatuko dau hilaren 28an. Egun osorako egitaraua antolatu dau AKKTk, ekintzetako batzuk oraindino guztiz zehaztuta egon ez arren. Jai eguna hasteko kirola eta amaituteko kontzertua (hau oraindino konfirmau barik dago), tartean baba jana bazkari herrikoian.

Egitaraua
12:00etan, Frontenis finala.
13:00etan, Trikipoteoa.
14:00etan, Babagorri lapiko lehiaketea.
14:30ean, Bazkari herrikoia.
20:00etan, Rock&Roll Jose Manugaz ludotekan (konfirmau barik).
Aisialdiko ekintzak antolatuteko alkartea
AKKTko partaideen eretxian, Artean beti landu dira kirola eta kulturea eta asko dira herri honetako musikariak, idazleak, kirolariak eta abar "baina honen maila altuan ibilten ez diranak kirola eta kultur ekintzakaz izugarri gozatuten dabenak nagusi gara gure herrian" dinoe. Horregaitik sortu zan Arteako Kirol Kultur eta Euskera taldea, aisialdian egiteko ekintzak antolatuteko.
Taldeak antolatutako azken ekintzen artean, Frontenis Txapelketa dago. Txapelketan 12 bikotek hartu dabe parte eta finala AKKT egunean jokatuko da. Mendi martxak, orientazino lasterketak, berbaldiak, antzerkia, kontzertuak eta erakusketak antolatuten ditue AKKTkoak.
-- Delivered by Feed43 service

Wilt, panpina puzgarriaren hilketa 21ean
Wilt, Tom Sharpe autore ingelesaren lana datorren urtailaren 21ean izango da Igorreko Lasarte Aretoan, gaueko 20:00etan, Ados Teatroak produzidutako eta Garbi Losadak zuzendutako antzezlan gisa.
Henry Wilt, lan honetako protagonistea, itxaropena galdu dauan gizona da. Arte eta Lanbide Eskola baten dabil literatura irakasle, bape be interesik ez daukien igeltsero, iturgin edo argiketari-gaiakaz. Andreagaz be ez da zoriontsu. Aspaldi ez dau Eva jasaten, andra heldubako eta txepela.
Baina Wiltek ihesbidea dauka: egunero, txakurra paseau bitartean, andrea hilteko eta gorpua desagerrarazoteko modu ugari asmatzeari ekiten deutso.
Denpora-pasa "inuzente" hori gorabehera, ez dirudi bere bizitzan ezer aldatuko danik, andreak bikote iparamerikar bat ezagutu eta horreek Wiltarrak jai batera konbidau arte. Bertan gorabehera batzuk gertatuko dira, panpina puzgarri baten agerpena tartean, zeinegaz Wilt ustekabean harrapatuko daben.
Antzezle beharretan izen handiko aktoreak egongo dira, Mikel Laskurain, Isidoro Fernandez, Aitziber Garmendia, edo Miren Gojenola besteak beste.
-- Delivered by Feed43 service

Goi mailako bertso saioa
Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza egongo dira Zeanuriko frontoian, hilaren 22an arrastiko 18:00etan goi mailako bertso saioa hurreratzen diran guztiai eskeintzen. Gai jartzailea Eñaut Intxaurraga izango da. Zeanuriko bertso eskoleak antolatuten dau bertso saio hau urtero, Udalaren laguntzeagaz.
Orain dala zazpi urte hasi ziran bertso eskolakoak urtailaren hirugarren astean bertso saio bat antolatuten eta puntako bertsolariak hartzean dabe parte bertan. Aurtengo partaide guztiak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera heldu dira inoz eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela jantzi dabe.
Igaz, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia egon ziran gurean eta aurten be hartuko dabe parte barriro bertso saio honetan.
-- Delivered by Feed43 service

Mañukorta eta Zeberio bertsotan
Bertso afaria antolatu dau Dimako Bertso Eskolak urtailaren 21erako. Artaungo Aspuru jatetxean izango da bederatziretan, eta Mañukorta eta Zeberio bertsolari beteranoak botako dabez bertsoak afarian.
Saioa modu librean hasiko dan arren, gero Ibon Iza bertso eskolakoak jardungo dau gai jartzaile lanetan. "Orain dala hiru urte hasi ginan honetan. Dimako Bertso Eskolak eta Aspuru jatetxeak antolatuten dogu Artauneko San Bixenti jaiak dirala eta" azaldu deutso BEGITUri Ibon Iza antolatzaileetako batek.
-- Delivered by Feed43 service

Zeberioko mendi talde barriaren lehenengo mendi urteerea
Austarri Mendi Taldeak bere lehenengo urteerea egin eban urtailaren 15ean. Talde barriak 100 bazkide inguru ditu eta, momentuz, hilean urteera bat antolatuko dabe. Lehenengoa Eibar aldera izan zan eta Urko (793 m.) Akondia (749 m.) eta Kalamua (768 m.) mendien tontorrak zapaldu zituen Zeberioko mendizaleak.
Lehenengo urteera honetan 80 mendizale baino gehiagok hartu eben parte. Goizeko zazpi eta erdietan autobus bi urten ziran Zeberiotik Eibarrerantza eta han Arratetik abiatuta ibilbide bi egiteko aukerea egon zan: Arrate-Usartza-Arrate edo Arrate-Kalamua-Akondia-Urko-Arrate.
"Sano giro ona eta anitza egon zan; ume, gazte eta helduak, mendizale gazteena 3 hileko mutikoa izan da" dino Iker Mendiola Austarri mendi taldekoak.

Ekintzen egutegia
Aurtengo ekintzen egutegia onartuta daukie mendi taldekoak. Orientazinoa, eskalada ikastaroak eta espeleologia dira bazkideak egin ahal izango dituen ekintzetako batzuk.
Mendi taldekoak Zeberioko udaletxeko lokaletan egongo dira eguenetan 20:00etatik 21:00etara hartu-emonetarako, eta hurrengo urteerea, zezeilaren 12an izango da Trianoko mendietara.
-- Delivered by Feed43 service

Urte barria eta fase barria
Urte barriagaz batera fase barri baten sartu dira Zekorrak. Denporaldiaren lehen fasea emoitza onakaz amaitu eben, 1. postuan hain zuzen be. Hori dala eta igoera fasera heldu dira.
Igoera faseak honetan datza; emoitza onak lortu ezkero hurrengo denporaldian kategoria altuago baten jokatuteko aukerea izango dabela. Sei talde dagoz fase barri honetan burrukan: Elorrio Parra Taberna, R.C. Rioja Sport Tavern, Univ. Bilbao Rugby A, Zaisa Irun RT, Getxo Artea RT B eta Arratiko Zekorrak RT. Fase barri honen lehen partiduak jokatu dira. Urtailaren 7an hasi ziran, Arratikoak Irunen aurka jokatu eben; emoitzea ez zan bat be ona izan. 16-7 galdu eben Zaisa Irun Rugby Taldeak puntuak lortuz.
Hurrengo astegoienean, barriz, itzel ibili ziran arratiarrak, bigarren partidu honetan Getxo Arteako bigarren taldearen kontra jokatu eben. San Txisme errugbi zelaiko harmailak bete-bete eginda egoazan, hotza protagonista izanda. Etxekoak ez ziran entsegu faltan ibili, getxoztarrak larriago. Halanda be, gogor ibili ziran kanpoztarrak, zaleen urduritasuna handituz. Azken minuturarte emozinoz beteriko partidua izan zan urtailaren 14koa, Arratiko Zekorrak 32-Getxo Artea B 23. Txalo zaparrada ikaragarria jaso eben etxekoak, igoera gero eta hurbilago ikusten dabe eta. Hurrengo norgehiagokea Elorrion izango dabe zekorrak.
-- Delivered by Feed43 service

Begitu-lagun egiteagaitik saria Maitane Camporentzat
Zozketea Gabon Egunean egin zan eta begitu-lagun barriak eta begitu-lagun barri bat egin daben begitu-lagunak hartu dabe parte. Kanpaina honeri esker momentu honetan 396 begitu-lagun dagoz, orain urtebete baino 21 gehiago.
"Azkenengo urteotan apur bat geldituta egon da begitu-lagunen kopurua eta kanpaina honen bidez bultzadatxo bat emon gura izan deutsagu. Baina ez da hemen geratuko; izan be, datorren urtean 450 begitu-lagun izatera iritsi gurako geunke" dino Iñigo Iruarrizaga BEGITUren kudeatzaileak.

Hamar urte Arratiako barriak zabaltzen
Hamar urte beteko ditu aurten aprilean begituk. Urte honeetan, hedabideak eta gizartea bera be asko aldatu egin dira, eta etenbarik aldatzen jarraituten dabe. Hori dala eta, erronka barriai egin beharko deutse aurre begituk eta horretarako hazi, internet-en presentzia barriztuz eta papelean sarritasuna handituz. Horregaitik, begitukoak ezinbestekoa joten dabe begitu-lagunen babesa. "Modu baten baino gehiagotan laguntzen deuskue begitu-lagunak. Egiten daben diru aportazinoa sano inportantea da, baina akaso inportanteagoa ondino, hareen babesa erakundeai diru laguntzak eskatzeko orduan edota publizidadea lortzeako. Hau da, begituk finantzietako daukan modu guztietan" dino Iruarrizagak.

BEGITUri lagunduteak saria dauka
Begitu-lagun izateko arrazoi asko dagoz. Bat izan daiteke bertako albisteak jasoten dauan agerkariari bizirik irauten lagundutea; beste bat, gure euskereari bul- tzadea emotea... baina arrazoiak arrazoi begitu-lagun barriak urtean 35, 55 edo 75 euroko aportazinoa egitearren, 5 liburu, CD bat eta postal bilduma bat jasoko dabe opari ondo etorria emoteko.
-- Delivered by Feed43 service

Mankomunidadeak birzikletako kit-ak bananduko ditu
Arratiako Udalen Mankomunitateak, zaborrak sailkatzeko hiru boltsadun 200 kit bananduko ditu bere webgunean eskegita daukan inkestari erantzuten deutsienen artean. Etxean plastikoa, beira eta papela bereizteko dira kit honeek.
Inkestak 14 itaun ditu egia/gezurra erantzuteko eta parte hartzaileak etxean jasoko dabe birziklapen kit-a. "Arrakasta handia izan dau. Lehenengo egun bitan berrogei inkestatik gora jaso doguz" azaldu deutso begituri Aitor Uriguen Agenda21eko teknikariak.
Inkesta papelean be egiteko aukerea izan dabe Areatzan eta Lemoan Hondakinak Prebenitzeko Plana aurkezteko stand informatiboetan. Honeek ez eben kit-a jaso inkesta betetzearren, baina bai zaborra bereizteko plastikozko boltsak.
Inkesta internet bidez betetzen dabenak, gainera, aukerea daukie etxean Arratia 21 aldizkaria jasoteko eta frakzino organikoak biltzeako esperientzia proban parte hartzeako.

Organikoak biltzean hasteko proiektua
Bizkaiko Foru Aldundia aurten hasiko da bosgarren edukiontzia ipinten. Edukiontzi honetan zabor organiko begetala soilik eta gordinik bota behar da. "Boluntario bila gabiz" dino Uriguenek. Mankomunidadean boluntarioen barri jakingo dabe inkestaren bitartez eta kontaktuan ipiniko dira informazino guztia emoteko.
-- Delivered by Feed43 service

Herrietako Gabonetako programak
Itzela da gure eremuko 10 herrietan Gabonak dirala eta herririk herri antolatu diran egitarauak. Nongura eta zenbatgura ekintza. Olentzero da herri guztietan topauko dozuen ekintzea eta hortik aurrera danerik topau leike irakurleak; bi aitatzearren Ruper Ordorika Igorren eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zeanurin. Lemoako eta Areatzako gaztetxeen programak be badakarguz BEGITUren orriotara. Programak luzeegiak diranez, ez doguz hona ekarriko, baina azken alearen PDFa deskargau zeinkie webgune honetan.
-- Delivered by Feed43 service

Egutegia egingo dabe Areatzan herriko argazkiakaz
Herritarren artean bananduteko, eta herritarrak egindako argazkiakaz, 2012ko egutegia egingo dabe Areatzan. Horretarako, Areatzako Udaleko Kultura Arloak argazki lehiaketea antolatu dau. Argazkiak udalerrikoak izan behar dira eta hilaren 27ra arte bialdu daitekez areatzakoudala.areatza@bizkaia.org helbidera. Argazkirik onenakaz egingo da egutegia.
Lehiaketan Arratiako edozein herritarrek parte hartu daike. Aurkezten diran argazkiak nok, noz eta non atera dauan esan behar da eta gehienez hiru argazki bialdu ahal dira personako. Irabazleak Aldamin jatetxean persona birentzako afaria izango dau saritzat eta argazkirik onenakaz 2012ko egutegia egingo da herritarren artean bananduteko.
Sari banaketea hilaren 29an izango da plazan eta bertan parte hartu daben argazki guztiak ikusteko aukerea egongo da.

-- Delivered by Feed43 service

Hondakinak prebeniduteko sensibilizazino kanpainea abian
Hondakinak Prebenitzeko Planaren barruan, herritarrak sensibilizetako kanpainea abiatu dau Arratiako Udalen Mankomunitateak. Perziklapena izenez, prebenzinoa eta birziklapena kontzeptuak zabaldu gura dabez eta horretarako stand informatiboak materialak bananduteko (triptiko informatiboak, berzikletako koloretako poltsak...), umeentzako birzikleta tailerrak eta No impact man dokumentalaren emonaldia antolatu dabe Areatza, Lemoa, Igorre eta Zeanurin.

Areatzan, abenduaren 23an
Goiz eta arrastiz plazan stand informatiboa eta tailerrak egongo dira. Dokumentala ludotekan ikusi ahal izango da 12:00etan, 17:00etan eta 19:00etan.

Lemoan, abenduaren 28an
Goiz eta arrastiz izango dira ekintza guztiak Elizondoko Kultur Gunean. Dokumentala 12:00etan eta 17:00etan ikustea egongo da.

Igorren, urtailaren 3an
Igorren, barriz, urtailaren 3an udaletxearen aurrean egongo dira stand informatiboa eta tailerrak goiz eta arrastiz. Dokumentala Kultur Etxean eskeiniko dabe 18:00etan eta 20:00etan.
Zeanurin oraindino data zehaztu barik dago eta "Arratiako beste herrietan be dokumentalaren emonaldiak izango dira eta sensibilizazinorako materialak bananduko dira abenduaren azken astetik aurrera" mankomunidadetik jakitera emon dabenaren arabera.

-- Delivered by Feed43 service

Zea Mays 17an Igorreko Kultur Etxean gaueko 21:30ean
Zea Mays taldea Bilbon sortu zan 1997an eta sei disko atera ditu urte honeetan. Azken diskoa, Era, hamabi abestiz osotua, Lamiña Producciones-en grabau dabe. Jose Lastra izan da soinu teknikaria eta Tony Cousins-ek masterizau dau Londoneko Metropolis Group estudioetan. Zea Maysek aretoan joko dau ganera, kontzertuak emotera ohituta ez dagozan leku bat, galdu ezin dan kontzertua da.
Zarata handirik atera barik hasi zan talde hau gure belarriak laztantzen, eta holaxe joan dira apurka-apurka, kontzerturik kontzertu, diskorik disko.
Era, melodia, indarra eta emozinoen buztarketa ezin hobea da. Oraingo honetan kantu zuzenen aldeko apostua egin dau taldeak. Aurreko lanetan eregiten zituan garapen harmoniko eta biziai muzin egin barik, kantu zuzenak aukeratu ditue langai, ekaitzaren erdian lurra joten dauan tximistearen eragingarritasunagaz.
Emoitzak ezohiko freskotasuna dauka. Urteak errepidean daroazan lan talde baten jakinduria eta hasi barriaren irekidurea buztartuz osotutako cocktail erakargarria da Zea Maysen hau. Melodia itsaskorrak, giro inguratzaileak, indarra, emozinoa eta etenbako bilaketa estetikoa osagai dituan jantzi ederra sortu jako Zea Mayseri.
-- Delivered by Feed43 service

Preserbatiboak saltzeako makinak
GIB-HIESak kutsatutako personen kopurua handitu egin da Erkidegoan 2000. urteaz geroztik. Urtean urtean 200 gehiago dirala emon dau jakitera Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM). "Arratia ez dago errealidade horretatik kanpo. Horregaitik, prebenzinoak izan behar dau GIB-HIESaren eta beste STG batzuen aurkako burrukearen helburu nagusia, baita AUMetik garatutako esku-hartze programetatik be" dino Iñaki Olabarri Arratiako Udalen Mankomunitateko gerenteak.
Hori dala eta, Arratiako Udalen Mankomunitateak preserbatiboak saltzeako makinak ipiniko ditu bailarako herri desbardinetako puntu estrategikoetan. Batez be, "gazteak ibilten diran aisialdi, topaketa, alkargune edo zonaldeetan". Holan, preserbatiboak erosi ahal izango dira eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.
-- Delivered by Feed43 service

Historia ez ahazteko dokumental zikloa
"Oroimena astintzeko filmak" titulupean, Areatzako Udaleko Kultura Arloak dokumental zikloa antolatu dau. Lau filmek osotuten dabe zikloa, Josu Martinezek zuzendutako Itsasoaren alaba, Mikel Ruedaren Izarren argia, Josu Martinez eta Txaber Larreategiren Sagarren denbora eta Sabin Egiliorrek zuzendutako El largo viaje. Filmok hilaren 14tik 17ra ikusi ahal izango dira Areatzako ludotekan.
Itsasoaren alaba filmak zabalduko dau zikloa. Honetan GALek hildako Mikel Goikoetxea "Txapela"ren alabearen historia kontetan jaku. Haizeak urte bi eukazanean hil eben aita, 25 urte beranduago, testitangantzen bidez orduko egoerea zelakoa zan jakingo dau.
Eguenean, hilak 16, ikusi ahal izango dan Sagarren denbora Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarraren historia kontetan da. Biak gazterik lotuta Euskal Herriaren askapen burrukara, beren maitasuna sorterritik 7.000 km.ra bizitera kondenauta dagoz.

1936ko gerra inguruko film bi
Beste biak 1936ko gerra daukie gaitzat, Izarren argia eta El largo viaje. Izarren argia, hilaren 15ean proiektauko da. Film hau ez da dokumentala, baina gerra eta gerraosteko gertakaririk gogorrenetarikoetan oinarrituta dago. Filmak Saturraranen kartzelatutako andra baten istorioa kontetan deusku, Victoriarena. Victoriaren oroitzapenen eta burrukaren bidez azaltzen da zelan bizi izan ziran kartzela haretan eta zelakoa zan hango eguneroko jarduna.
El largo viajek 1936ko gerrako gertakizun ilun baten eta hau argitzeko egin zan ikerketearen barri emoten dau. Bilbotik Sevillara konzentrazino-esparrura presoak eroiezan merkantzia trenak istripu edo sabotajea izan eban.
-- Delivered by Feed43 service

Gabonak heldu dira Igorreko AME alkarteko dendetara
Hilaren 10ean, Gabonetako argiak biztuko ditu Igorren Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME). Ekitaldia arrastiko seiretan izango da Kultur Etxe ondoan eta erosketa burditxoen banaketeagaz hasiko da, 60 erosketa burdi bananduko dira. Gero, 19:00etan argiak biztuko dabez eta 19:30ean txokolatea egongo da hurreratzen diranentzat. Ekitaldi honegaz, merkatariak igorreztarrak Gabonetako erosketak herrian bertan egitera animau gura dabez.
Gogoratu "Igorren Erosi" kanpainearen barruan, urri bigarrenaren 18tik aurrera AMEk erosketa-burdiak ipini zituala alkartean dagozan dendetan. Kortesiazko burditxoak dira honeek karrook eta erabili ostean, erosketa-burdiak dendan itzuli behar dira.
-- Delivered by Feed43 service

Benito Lertxundi hilaren 9an Igorreko kiroldegian
Benito Lertxundiren kontzertua Igorreko frontoian izango da 20:00etan. Sarrerak aldez aurretik erosteko BBKteleka aurresalmenta sistema erabil leiteke, bai kutxazainen bidez, bai telefonoz, bai internet bidez (edozein txartel erabilita). Sobran gelditzen diranak Kultur Etxeko takilan ipiniko dira salgai kontzertuaren egunean bertan, arrastiko 18:00etatik aurrera amaitu arte. Gainera, takila ez dagoanez kontzertua egingo dan leku berean, Kultur Etxean baino, telefonoz eta internet bidez sarrerea erosten dabenai, kutxazainen baten inprimetako gomendatzen jakie, ostean Kultur Etxeko takilara joan beharko dabe sarrerak inprimetan.
Benito Lertxundi euskal kantugintzearen aitzindarietarik nagusienetako bat eta Euskal Herriko nortasun ikurrik ezagun eta maitatuenetako bat da. Baina ez hori bakarrik: Lertxundi, batez be, zintzotasun, sentikortasun eta biluztasuna gainezka daukiezan kantuen artisau magikoa be bada. Bere metodoa, azken finean, sormenaren askatasunean oinarrituten da, zorroztasunean eta eguneroko esfortzuan. Gainera, intuizino natural itzela dauka, baita gustu melodiko bikaina be. Horren danaren ondorioz zentzu estetiko aberatsa, sujerentea eta sano komunikatiboa dauka. Benito Lertxundi, kantuaren barruan bere burua topau guran dabil, eta modu horretan erakartzen gaitu, barru-barrutik, geu bere sentimentuen partaide zuzen bihurtuz.
-- Delivered by Feed43 service

Laguntzen murrizketak dirala eta, lasterketa bat gitxiago
Abenduaren 4an, Ziklo-kros Munduko Kopa eta XXXV. Euskadi Sari Nagusia izango da Igorren Olabarriko zirkuituan. Urtero lez, munduko onenak izango dira gurean, "UCIk munduko 25 onenak derrigortu egiten ditu eta, Munduko Kopan parte hartzean" Arratia Ziklista Elkarteko (AZE) presidenteak Juan Mari Zurinagak jakinarazo dauanaren arabera.

Igorreko ziklo-kros proba hau mundu mailakoa izan arren, aurten arriskuan egon da "erakundeen eta batez be, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen murrizketea dala eta". Horregaitik lasterketa bat kendu behar izan dabe, 23 urte artekoena.
Proba hau AZE eta Igorreko Udalak antolatuten dabe hainbat erakunde eta enpresak diruz lagunduta.
Igaz txarto ibili baziran AZEkoak Munduko Kopa eta Euskadi Saria antolatuteko diru laguntzak murriztu egin eutseezalako, aurten murrizketak oindino handigoak izan dira. Beste laguntzaile bat lortu dabela igazko murrizketea kubriduteko dino Zurinagak, "baina hilabete faltan, Eusko Jaurlaritzatik deitu eta esan euskuen askoz diru gitxiago emongo euskuela. Bertan behera ixteko egon ginan eta azkeneko momentuan, laguntzaileak ebatzi eben diru gehiago emotea eta beste enpresa batzuk sartzeako be egin dabe behar. Horreri esker ia kubridutea lortu dogu eta aurrera egitea ebatzi genduan".
Baina lasterketa bat kendu behar izan dabe. "Munduko Kopatik aparte zan 23 urte artekoak eta elite lasterketea kendu egin dogu 3.000 euro aurreztu eta zorretan ez geldituteko". Ha ta guzti be, gastu guztiak kubriduteko lain ez danez, aurten, azkenengo 15 urteetan ez bezela, zozketa bat egingo dabe AZEkoak. Holan, Gabonetako loteriagaz batera, txarri lodia, kaminoko bizikletea eta ekipazino bat zozketatuko ditue.
Lasterketa bat kendu, zozketa bat egin, laguntzaile barriak topau... antolaketa lanak zaildu egin dira diru eskasiagaitik eta AZEkoak datorren urtean Munduko Kopa egin ala ez baloretan dabiz.

Igorrekoa Munduko Kopako laugarren probea
Aurtengo Munduko Kopako lehenengo lasterketea Plzen-en (Txekia) izan zan urri bigarrenaren 16an; bigarrena Tabor-en (Txekia) urri bigarrenaren 23an; hirugarrena, Koksijde-n (Belgika) zemendiaren 26an; laugarrena Igorren izango da eta ondoren, Namur-en (Belgika) hilaren 18an, Hesuden-Zolder-en (Belgika) hilaren 26an, hurrengoa Lievin-en (Frantzia) 2012ko urtailaren 15ean eta azkena Hoogerheide-n (Nederland) urtailaren 22an.
Hau idazten dogun momentuan, Munduko Kopako liderra Kevin Pauwels (Belgika) da, bigarren Sven Nys (Belgika) eta hirugarrena, Zdenek Stybar (Txekia) da. Lehenengo euskalduna Egoitz Murgoitio 26. postuan dago, baina "oso indartsu dago, Koksijde-n 16. egin eban eta lehenengo hamarren artean sartzeako helburua dauka" dino Zurinagak.
Opel Ibaiganetik urtendako Erlantz Uriarte eta David Juarez be elite mailako Munduko Kopa dabiz korriduten. Igazko txapeldunak, Niels Albert-ek istripu bat izan dau eta aurten ez da Igorren egongo.
Kadete mailan Opel Ibaiganeko taldekoak ikusi ahal izango doguz Igorren eta nesken artean Irati Intxaurraga eta Zoila Cabrera egongo dira.

Hauxe da lasterketen ordutegia:
09:30ean, Kadeteak.
10:15ean, Masterrak.
11:00etan, Elite mailako entrenamentuak.
12:00etan, Gazteak eta andrak.
13:30ean, Munduko Kopa gizonak, elite maila.

-- Delivered by Feed43 service

Artisau eta Bertako Produktuen XII. Azokea
Abenduaren 4an, Artisau eta Bertako Produktuen Azokearen hamabigarren edizinoa izango da Zeberion. Plaza inguruan, 32 erakusmahaitan, baserriko produktuak, artisauen lanak edota abereak erosteko aukerea izango da.
Zeramika lanak, bitxiak eta egur landua, besteak beste, erosi ahal izango dira azoka honetan, baina baita ortuariak eta gaztaia be. Oiloak, ardiak eta zaldiak ez dira faltako urteroko zita honetara.
"Baserritar gehienak bizkaitarrak dira, Igorre eta Orozkotik datoz batzuk, baina Laudio eta Amurriokoak be badagoz. Igaz baino gehiago dira etortekoak" azaldu deutsie BEGITUri udal iturriak.
-- Delivered by Feed43 service

Konpromisoa eta jaia Euskerearen Egunean
Euskerearen Nazinoarteko Eguna, abenduak 3, atxakia polita da gure hizkuntzearen egoerea gogora ekarteko eta, jai giroan, honen biziraupena bermatuko dabezan konpromisoak hartzeako.

Igorren hitzarmen bat sinatuko da. "Urte osoko beharraren emoitzea izango da abenduaren 3an Igorreko kultur etxean egingo dan ekitaldia" dinoe antolatzaileak. Kultur eta kirol alkarteak euskerearen erabilerea eta presentzia bultzatuteko eta araututeko hitzarmena sinatuko dabe Udalagaz batera. Lau urteko iraupena eukiko dau eta hurrengo arloak arautuko dauz: ezagutza edo hizkuntza gaitasuna; euskerearen barne erabilerea eta euskerearen kanpo erabilerea. Aitatutakoez gain, hitzarmenkideen arteko harremanak (Udala eta alkarteak) eta hitzarmenaren dinamizazinoa eta jarraipena be zelangoa izango dan zehaztuko da.
"Hitzarmen sinaketea pauso garrantzitsua da euskerearen erabileran aurrera egiteko, baina oindino garrantzitsuagoa da hitzarmenari egingo jakon jarraipena. Horretarako alkarte bakotxak ordezkari bat izentauko dau Udaleko euskera teknikariagaz batera hitzarmenaren dinamizazinoaz eta jarraipenaz arduratuteko eta hiru hilerik behin, gitxienez, alkartuko gara" dino Amaia Arauzo teknikariak.
Konpromisoa baina ez da Igorren bakarrik izango eta hainbat ekitaldi antolatu dira gurean:

AREATZA. Abenduak 2,
19:00etan, Aldatzen laguntzen antzerki taldeak Ispilua antzezlana Udal Aretoan. 20:00etan, triki kantu poteoa. Kantu liburuak bananduko dira.
Abenduak 3,
11:00etan, kalejirea. 11:30ean Testuaren irakurketea. 12:00etan eskulan tailerrak. 18:00etan ipuin kontalaria (4-9 urte). 19:00etan apostua, Tribiala. Amaituteko txokolatea eta karaokea.

DIMA. Abenduak 2,
Goizean eskolan talogintza eta arrastian jaialdia.
Abenduak 3,
12:00etan, Euskerearen aldeko ekitaldia. Gazte Barri jantza taldea. 1986ko bandoaren irakurketea plazan. Euskerearen alde globoak askatutea. 17:00etan, pelota partiduak. 18:00etan, Euskerearen aldeko hormairudia aterpean (frontoi txikian). 19:00etan, Ipuin poesia eta abarren irakurketea aterpean (frontoi txikian). Gero txokolate jana.

IGORRE. Abenduak 3,
18:30ean, Euskerearen erabilerea bultzatzeko hitzarmen sinaketea Igorreko kirol eta kultur alkarte eta Igorreko Udalaren artean. Lasarte Aretoan.
-Lip Dub-aren making off-a.
-Igorre eta euskerea dokumentala.
-Hitzarmen sinaketea.
-Lip Dub-a pantaila handian.
-Barauskarria.

LEMOA. Abenduak 2,
19:30ean, Kultur Gunean, Jon Urrazak umore antzerkia Bestela ondo, ezta?
Lemoako eskolan konpromiso ekitaldiak egingo dira: abestiak, mezuak, jolasak, horma-irudiak, argazkiak...

ZEANURI. Abenduak 3,
17:00etan, talo tailerra eskolan. 19:00etan herritar batek euskerearen aldeko mezua irakurriko dau eta herriko artistak –bertsolariak, korukoak, jantzariak, txistulariak, trikitilariak, pandero joleak...- herriko plazea girotuko dabe. Gero talo jana egongo da.

ZEBERIO. Abenduak 3,
12:00etan, Herri kirolak Ermitabarriko frontoian. Zeberioztarren arteko lehia. 15:00etan, bertso-bazkaria. Arkaitz Estiballes eta Angel Mari Peñagarikanogaz Ermitabarriko Taberna Zaharrean.
-- Delivered by Feed43 service

Hirugarren auto klasikoen batzarra
Hilaren 3an izango da Areatzan Arratian egiten dan auto klasikoen hirugarren batzarra Real Peña Motorista Vizcaya-k antolatuta. Batzar honetan ba- tzean dira auto klasikoak, edo, antolatzaileak dinoen moduan, "edadekoak" izango dira. Partehartzaileak Diman alkartuko dira goizeko 10:00etan, Arratia ingurutik buelta bat emoteko, eta ostean, 13:00etan, Areatzan geldituko dira arrastiko 17:00ak arte.
"Ez da rally bat, batzar bat baino" azaldu deutso BEGITUri Txomin Goti antolakuntzakoak. Araba eta beste herrialde batzuetakoen partaidetzea espero dabe antolatzaileak, baina baita bertakoena. Izan be, Arratian egon badagoz ezaugarri honeetako autoak. "Igaz 30 auto egon ziran. Horeetatik 10 inguru Arratiakoak" dino Gotik.
-- Delivered by Feed43 service

Gasa fracking-aren bidez aterateko baimenak
Araban egindako zundaketa batzuen arabera, erregai moduan erabilteko 185.000 miloe m3 gas (185 BCM) egon leitekezala emon eban jakitera Patxi Lopez Lehendakariak Dallas-en (AEB), urri bigarrenean hara egindako biajean. Gas hau ateratzeko haustura hidraulikoa edo fracking-a erabiliko dabe. Gateizko Bilduk mozino bat aurkeztu eban zemendiaren 25eko udalbatzan, honen kontra.

Fracking-a erabiliz gasa aterateko aurreratuen dagoan proiektua Gasteizeko "Enara" izenekoa izan arren; Arratia bailaran be, ikerketa horreek egiteko baimena dauka Hidrocarburos de Euskadik (Energiaren Euskal Erakundearen enpresea). Baimena, BOEko 179 zenbakian, 2011ko garagarrilaren 27koan, publikau zan. 49.752 ha.ko ikerketa eremu honen barruan dago Arratia eta "Saia" izena dauka baimen horrek. Ubide, beste emakida baten eremuan geratuten da "Mirua" izeneko eremuaren barruan, hain zuzen be.
Ikerketea egiteak ez dakar derrigor gasa ustiatzea, baina hauxe izaten da fracking-aren lehenengo pausoa. Teknika honen prezioa inguramenaren eta osasunaren aldetik jakin beharrekoa da.

Gasa 5.000 m.tara eta arbel hatxen artean
Gas konbentzionala hatx porotsuen artean dago, boltsatan, eta gasaren boltsara heldutakoan, gasak urten egiten dau. Baina gas ez-konbentzionala ateratzea gatxagoa da. Hatx ez porotsuen artean egoten da, arbel harrietan eta harri barruan mikroburbuiletan. Ateratzako hatxa apurtu egin behar izaten da. Gainera, oso-oso sakon egoten da, Arabakoa 5.000 m.tara dago. "Behin plakara heldutakoan, horizontalean sartzean dira, km. eta erdi inguru, eta lehenengotik leherketa txikiak egiten dira haustura txikiak egiteko. Gero hara, milaka tona ur, harea eta elementu kimikoak sartzean dira, oso presino altuetan –700 edo 800 atmosfera-. Ur honek hatxa apurtuten dau gasa liberauz eta gasa, ura harea eta gehigarri kimikoakaz batera lur azalera ateratzen da. Gehigarri kimikoen artean, bentzeno, xileno, zianuro eta beste gehigarri batzuk, sano toxikoak, dagoz" azaldu deutso begituri Josue Bilbaok. Bilbao, Kantabriako Haustura Hidraulikoaren Kontrako Asanbladako kidea da eta gaiaren gainean gehien dakienetakoa Estaduan.
Teknika honegaz gasa modu masiboan AEBn bakarrik ustiatu da. Han 50.000 hobi inguru egin ditue. Hobiak oso sakon dagozanez, lur azpiko urak ez kutsatzeko estali egiten ditue hobiok altzairu eta zementoagaz. Baina presino aldaketak hain dira ugariak eta handiak, behin baino gehiagotan apurtu dirala eta metanoa, hau da, atera gura dan gasa, uretara pasau eta hortik etxeetako hoditerian sartu eta etxeko iturrietatik uragaz batera metanoak urten dau. Horrek esan gura dau, akuiferoa metanoz kutsatu dala.
Gasteizen Subijanako akuiferoko urak erabiliko ditue Lehendakariak Dallas-en aitatutako hobiak ustiatzeko. Itziar Ameztoy Gasteizko Bilduko zinegotziaren arabera, "Sano litekeana da, Subijanako akuiferoa kutsatzea fracking-aren bidez. Izan be, erabilten diran produktu kimikoen % 30 baino ez da itzultzen lur azalera".
Akuiferoak kutsatzeaz gainera, gorako bidean lurpean dagozan metal astunak edo elementu erradiaktiboak be ateratzen dira lur azalera. (Barri osoa BEGITUn)

-- Delivered by Feed43 service

"Ezkutuko" txokoa topau dabe Udal lokaletan
Udal agintariak txoko bat topau dabe Udal brigaden lokaletan. Udal gobernua ikertzen hasi da nork egin eban txokoa eta horretarako erabilitako dirua ea diru publikoa zan jakiteko. "Eskandalu bat da. Zubiziku Udal pabilioiaren tarteko solairuan lujuz jantzitako txoko bat topau dogu. Ez dakigu nork edo zertarako egin eban. Baina argi dago ez dagoala lege barruan eginda. Udal Gobernua zein konponbide emon honeri aztertzen dabil" dinoe Udaletik Atxubieta aldizkarian. (Barri osoa BEGITUn)

-- Delivered by Feed43 service

Mankomunidadeak 18 lanpostu barri sortuko ditu
Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) Lanbidek emondako 180.000 euro bideratuko ditu 18 langabe prestatu eta kontratetako. Mankomunidadearen enplegu plana prestazinorik jasoten ez daben edo diru-sarreren bermerako errenta baino jasoten ez dabenentzat dago zuzenduta, eta aurreikusitako kontratazino guztiak gaur egun ez dagozan postuetarako egingo dira.
"Euskadiko Prestakuntza Funtsak bailarako gizarte eta lan egoerari buruz egin dauan azterketa sakonaren ostean, enplegu plan bat aktibau gura izan da, modu horretan 18 persona kontratau ahal izateko interes sozialeko eta zerbitzu publikoko zenbait jardueretarako" azaldu dau Iñaki Olabarrik AUMko gerenteak. (Barri osoa BEGITUn)
-- Delivered by Feed43 service

Parte hartzeako sistema sortzeako foro bi antolatu dira
Igorreko Udalaren iturriak jakinarazo dabenaren arabera, urri bigarrenaren 24ko plenoan, talde guztien ebatziagaz, partehartzea sendotu eta ardatz bihurtzeko plan bat egitea ebatzi zan.
"Igorreko Udalak bere nortasun ikur eta kudeaketa erizpide nagusi legez ditu gardentasuna, zabaltasuna eta herritarren parte-hartzea. Bide honetan beste pauso bat emon gura dau udalak parte hartzeako demokrazian sakondu eta horretarako gaur egun martxan dagozan mekanismoak eta esperientziak aintzat hartuko dira. Balorazinoa egingo da, bertatik ikasi eta danon artean parte hartzeako sistema bat sortzeako" dinoe udaleko iturriak.
Lehenengoa abenduaren 1ean izango da. Orain arte izandako prozesu parte-hartzaileak eta gaur egun emoten diran prozesuak aztertu eta balorauko dira. Bigarren foroa, abenduaren 15ean izango da eta honetan, Igorretik kanpoko esperientzien barri emongo da, praktika onetatik ikasteko.
Foroak, dinamikoak izango dira, Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 18:00etan eta ordu bi eta erdiko iraupena izango dabe.

-- Delivered by Feed43 service

Euskal Herriko One wall txapelketea Lemoan
Lemoan lehenengo aldiz jokatzen da Euskal Herri mailako One wall txapelketea eta hilaren 26an izango da 12:00etatik 19:00etara.

Aurten, Lemoako Pelota Eskolak antolatuten dau Euskal Herriko Pilota Federakuntzagaz batera. Arratiak pelotari on asko ditu jokamolde honetan. Izan be, lehenengo Euskal Herriko txapelduna Iker Etxebarria arteaztarra izan zan, 2003an Dublinen Munduko Txapela be lortu ebana.
Kepa Arroitajauregi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako koordinatzaile orokorrak erantzun deutsaz BEGITUren itaunai.

Aurtengoa zenbatgarren edizinoa da?
Seigarrena, 2005ean izan zan lehena.
Zergaitik Lemoan?
Pelotaleku bila ibilten gara, batzuetan jaiak dirala eta beste batzuetan bertako pelota gidariakanako konfiantzea... Aurten Lemoan izateko arrazoi nagusi biak honeek dira: alde batetik Aitor Erauzkinen laguntzea, eta bestetik Arratian asko dirala joko honetan ondo moldatuten diranak eta ez dogulako inoz egin.
Aurreko edizinoak Durango, Azkoitia, Matiena, Larrabetzu eta Iurretan izan dira.
Zenbat pelotarik hartuko dabe parte? Nongoak? Zein kategoriatan?
Oraindino ezin dot esan, izen emotea 15ean zarratuten dalako. Dana dala, aurreko urteetan 50 pelotari inguru izan dira.
Deitutako maila eta kategoriak 18 urtez azpikoak eta nagusiak dira, neska zein mutil, banaka zein binaka. segun eta zenbateko izen emotea egon, maila guztiak baina... momentuz ez dakigu.
Gehienbat bizkaitarrak izaten dira jokatuten dabenak baina arabar edo gipuzkoarrik be badago.
Arratiakoak sano onak dira jokamolde honetan, ezta?
Lehen pelotari euskalduna munduko txapeldun izandakoa Arteako Iker Etxebarria izan zan, Dublinen 2003an. Euskal selekzinoaren lehen partaidetzea izan zan ordukoa.
Aurrerago eta 2006ko mundialean, Edmonton-en adibidez, banaka txapeldun Amantegi (Abadiño) izan zan, bigarren Aitor Erauzkin (Lemoa) eta hirugarren Ibai Erauzkin (Lemoa).
Euskadiko txapelketetan, 2005ean Etxebarria izan zan txapeldun, 2006an Ibai Erauzkin, 2007an Amantegi, 2008an Iker Etxebarria eta 2009an eta 2010ean bardin.
Euskal selekzinoan Erauzkin eta Etxebarria nahiko fijoak izan dira beti.
Euskal Herrian ezaguna da jokamolde hau? Noztik?
2003an ezagutu eben euskal pelotariak One wall-a. Hortik aurrera eta oso ondo joan jakula mundialetan ikusita aurrera ekin dogu Euskadiko txapelketak antolatu eta hortik taldeak atereaz nazinoartean lehiatzeko. Urtean behin egiten dan ekintza bat da batez be eskuzko pelotariak jokatuten dabena. Azken finean, One wall-ak sua zeozelan biztua izatea lortu gura da nazinoartean lehiatu ahal izan ezkero prest egoteko. Gure kirolariai beste ate bat zabaldutea da pelotearen inguruan.
Honegaz ez da gure pelota baztertu gura edo bigarren planora pasau, ahal izan ezkero zergaitik ezin dogu ikurriña munduan zehar erakutsi kirol honegaz? Italian izan gara, Irlandan, Canadan...
Hemendik eratorria eta apur bat euskal pelotara hurreratua frontball-a be sortu da. Hor be badago bidea egiteko eta bertan asko jokatuten dabe Erauzkinek edo Etxebarriak berak, Amantegik, Imanol Agirrek, Antxiak... Nueva Cork-en jokatu dabe lehenengo biak estadu batuetarrakaz, mexikarrakaz, kubatarrakaz...

-- Delivered by Feed43 service

San Andres jaiak
Hilaren 30ean ospatuten da San Andres. Gurean, Zeanurin (Asterria) eta Igorren (Urkizu) berbarako.
Zeanuriko Asterria auzoko jaien egitaraua bizi-bizi jatorku beste urte batez. Ume, gazte, heldu zein edadeko, danontzako lekua egongo da.

Zemendiak 26, zapatua
18:00etan jaien hasiera ofiziala (txistulariak eta trikitilariak). Ostean herri kirolak. Motozerra, trontzea eta ardi-eskiletea.
19:00etan Idi-parea astoaren aurka.
20:00etan Euskal erromeria Unai eta Adolfo trikitilariakaz.
20:30ean Odoloste jana auzotar eta inguratuten diranentzat.
21:30ean Jantza eta erromeria giroa barriro.

Zemendiak 27, domekea
11:30ean mezea auzoko ermitan.Ostean kantaldia (ermitan): Bilboko San Anton Abesbatza.

Zemendiak 30, San Andres eguna
19:00etan Mezea auzoko ermitan. Ostean txokolatea gura daben guztientzat, txokoan.
Urkizun ostera, 12:00etan mezea egongo da ermitan eta ostean barauskarria santuaren eguna ospatuteko.

-- Delivered by Feed43 service

Borja Estankona Areatzako Gaztetxean
Borja Estankona arteaztarrak, Itxaso Etxebeste eta Jimmy Arrabit lagun daukazala, kontzertua emongo dau hilaren 25ean, barikua, gaubeko 22:30ean Areatzako Laminetxe Gaztetxean. Kontzertua Ganoraz Arratiako Euskera Taldeak eta Areatzako Frakazuri Gazte Asanbladak antolatu dabe.
-- Delivered by Feed43 service

Arratia-Palenque alkartasun zubiak eregiten
Los Riosko (Ekuador) misinoen eta Arratiaren arteko alkartasunean sakontzeko asmoaz antolatu dan erakusketea zabalduko da zemendiaren 25ean, Igorren.

"Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten" erakusketa ibiltaria zabalduko da Igorreko Lasarte Aretoan hilaren 25ean, arrastiko 19:30ean. Hurrengo hilabeteetan bailarako herri desbardinetan egongo da ikusgai. Aldi berean, inaugurazino ekitaldi horretan omenaldia egingo jakie Los Rios (Ekuador) probintziara heldu ziran lehen misinolari arratiarrai edota euren familiai.
1948. urtean Los Riosko misinoa zabaldu eben espedizinoko 8 misiolarietatik 3 arratiarrak ziran: Maximo Gisasola eta Eusebio Ozerinjauregi zeanuriztarrak, eta Frantzisko Arraibi lemoarra.
Inaugurazino ekitaldian egongo dira Bitor Garaigordobil gotzaina —Los Riosera joan zan lehen taldeko partaidea— eta Jesus Ramon Martinez de Ezkerekotxa, Los Riosko azken gotzain euskalduna. Bertan izango dira Eusebio Ozerinjauregi, Maximo Gisasola eta Frantzisko Arraibiren senitartekoak —eta Arraibi bera osasunak laguntzen badeutso, arratiar hirukotearen lekuko bizi dan bakarra— be. Ez dira faltako Arratiako udaletako eta mankomunidadeko ordezkariak ezta arratiar historiazale, solidaritzazaleak, Frantzisko, Eusebio eta Maximo gogoratu eta omentzeko.

Erakusketea
Argazki, mapa eta testuen bitartez, misinoaren historia eta baita gaur egun lurralde hareetan egiten dabizan lana batzean da erakusketan. Gaur egun lankidetzan, garapenean eta askapenean egiten dabizan lana erakusten da, adibide lez, sasoi haretan Vinceseko parte eta gaur egun udal edo kantoi dan Palenqueko errealidadea aurkeztuz: nekazal kooperatibea, andren beharra, osasuna, herri kultura, heziketea... Eta ez dira ahazten munduko txoko desbardinetako misinoetan lanean dabizan arratiarrak, besteak beste.

-- Delivered by Feed43 service

Indarkeria matxistearen kontra
Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazinoarteko Egunaren inguruan, zemendiak 25, indarkeria matxisten ikusgarritasunean eta salaketan aurrera egiteko hausnarketa bat proposatzen dabe Arratiako andra taldeak prestatu daben egitarauan.
Aurrerapausuak emon diran arren, batez be mobimentu feministeari esker, oraindino indarkeria matxistak ugariak eta askotariakoak dira eta horreetako asko ikustezinak. Artearen bitartez –zinea, antzerkia, irakurtaldia, bideoak- ikusgarri egingo dabez indarkeria horren modu batzuk gurean.

Zemendiak 22
19:30ean, Igorreko Kultur Etxean Egunon printzesa film laburra (Institutuko irakasleak egindakoa) eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren programearen aurkezpena.

Zemendiak 24
18:00etan, Zeanurin, Indarkeria sexistearen prebentzinoarako tailerra, Idoia Legarretak zuzenduta.

Zemendiak 25
"BILDUR BARIK! Jantzi daigun Lemoa lilaz". Egun osoan zehar ekintzak. Adi luminosoetara.
17:00etan, Dimako liburutegian "Dimako andren memoria historikoa"aren gaineko topaketea eta barauskarria.
19:00etan, Igorreko Kultur Etxean konzentrazinoa.

Zemendiak 26
18:00etan, Areatzako Udal Aretoan, irakurketea: indarkeria matxistea salatuten dabezan ipuin eta poemak. Ostean, No tengas miedo filma eta barauskarria.

Zemendiak 27
17:00etan, Arteako ludotekan bideoforum-a Nagore Laffage filma.

-- Delivered by Feed43 service

Ipar haizearen kontra antzezlana IKEn hilaren 19an
Zemendiaren 19an arrastiko 20:00etan izango da antzezlana eta IKEko bazkideak doban eukiko dabe sarrerea. Ipar haizearen kontra, Vienako Daniel Glattauer idazlearen izenburu bereko eleberriaren antzerkirako moldaketea da. Eleberri horrek Alemanian arrakasta handia lortu eban salmenta aldetik. Lan horren antzerkirako moldaketea, barriz, gaztelaniaz be egin da, eta ikusleak oso harrera ona egin deutsie. Igorren antzezlan hau euskeraz ikusteko aukerea egongo da. Itziar Atienza, Joseba Apaolaza eta Felix Arkarazo aktoreak dira protagonistak.
Leo Leikek emakume ezezagun baten posta elektronikoko mezua jaso dau akatsen batengaitik. Heziketa onekoa danez, erantzun egin deutso eta ezezagun harentzako erakargarria ei danez, emakumeak barriro idatzi deutso. Desio sekretuetarako leku seguruagorik al dago mundu birtuala baino? Holan, apurka-apurka, atzera bueltarik ez daukan alkarrizketea hasi da. Emoten dau denpora kontua dala aurrez aurre alkar ezagutzea, baina idea horrek hainbeste bildurtzen ditu gurago dabela topaketea atzeratu.
-- Delivered by Feed43 service

Eskalada txapelketa herrikoia Igorren
Kino Mendi Taldeak eskalada txapelketea antolatu dau Igorreko udaletxearen ondoan dagoan boulderrean. Probea hilaren 19an, goizeko 10:00etan izango da.
Txapelketea izan arren "ez dauka izakera lehiakorrik eta herrikoia izango da. Federauta dagoan edonork hartu daike parte" azaldu deutso BEGITUri Xabier Sagastizabal Kino mendi taldekoak. Txapelketearen ostean, bazkaria egongo da proban parte hartzean daben guztientzat, Kino mendi taldeko bazkideentzat, eta Igorreko jaietan mendi taldearen txosnan lagunduten egon ziran guztientzat.

-- Delivered by Feed43 service

Bertso afaria Ubiden Paia eta Estiballesegaz
Hilaren 19an, zapatua, bertso afaria egingo da Ubiden eta afaldu baino lehenago trikipoteoa. 20:00etatik aurrera izango da Urbide Elkartokian. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia izango dira giroa berotuko daben bertsolariak. Afariko menua itzelezkoa izango da, detailez josia: hegaluze marinatua naranja eta limoi ikutuekaz, euskal txarriaren sahieski pastela aza salteatuagaz eta bechamel bitsagaz, tomate gorriak makailau brandadagaz beteak eta bere pil-pila, rabu kaneloi kriskanteak patata trufauagaz eta sagar karamelizatuak lagunduta, krema tostadak natilla arinakaz era izozkia pasinoaren frutuen gaileta gainean. Prezioa 22 eurokoa da.
-- Delivered by Feed43 service

Adituak Baltzolako kobearen etorkizuna aztertuko dabe
Baltzolan beharrean ibilitako Lidia Zapata eta Axlorreko indusketa arduraduna dan Jesus Emilio Gonzalez Urkijo arkeologoak, Joserra Aihartza biologoa, Urtzi Uriarte espeleologoa eta Angel Larrea eta Abel Ariznabarreta historialariak batuko dira zemendiaren 19an, goizeko 11:00etan, Dimako Udaleko Batzar Aretoan Indusiko karst-aren etorkizunaren gainean eztabaidatzeko. "Indusiko karst-a Baltzola, zer egin?" titulupeko mahainguruan arlo desbardinetako adituak aztertuko dabe kobearen eta bere inguruaren egoerea eta zer egin daitekean "ingurune natural, historiko eta magiko" hau, antolatzaileen esanetan, hondatu ez daiten.
Egun horretan bertan egongo ez diran arren, Mario Saez de Buruaga "Indusi karst-aren erabilera publikorako araudiaren oinarriak" lanaren egileak eta Iñaki Antiguedad hidrologoak gaiaren gaineko interesa agertu dabe eta aurrerago ekarpenak egiteko prest dagoz.

-- Delivered by Feed43 service

Menditik gaubez iparrorratza eta linterneagaz
Gaubez egiteko orientazino froga bat antolatu dau Artea Kirol, Kultur eta Euskera Taldeak hilaren 19rako. Otxandiotik urtenda hiru ibilbide egongo dira, zailtasun desbardinekoak. Linterna eta iparrorratza behar dira A ibilbidean izan ezik. Probea amaitukeran, dutxak eta aldagelak egongo dira erropea aldatzeko eta txokolatea eta bizkotxoak indarbarrituteko.
Urteerea 18:30ean Otxandioko frontoian izango da. Parataideak linterna, iparrorratza eta mapeagaz horniduta hainbat baliza topau beharko dabez Otxandio-Olaeta inguruan.
A ibilbidea egiten dabenak Otxandioko herritik ibiliko dira. Antolatzaileen esanetan, hasibarrientzat edo umeakaz egiteko da aproposa ibilbide hau eta partaideak 13 baliza topau beharko dabez 1.450m.ko inguruan. B ibilbidea barriz, nagusientzat be baina erraza izango dala dinoe antolatzaileak. Menditik 3.270 m. izango dira eta 20 baliza topau beharko dabez ibilbide hau aukeratuten dabenak. C ibilbidea gatxagoa da eta 4.740 m.ko eremuan 12 baliza topau behar dira.
-- Delivered by Feed43 service

Kontzertu ugari Santa Zeziliaren inguruan
Santa Zezilia eguna hilaren 22an bada be, eguna ospatuteko musika emonaldiak 17an hasi eta 26an amaituko dira. Arratiako Musika Eskoleak, Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Areatzako Bandak, besteak beste, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dabe.
Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Arratiako Musika Eskolearen abots taldeak kontzertua eskeiniko dabe hilaren 19an, Arteako eleizan. "Azken urteotan, tradizino bihurtu gura dogun kontzertua antolatzen dogu Luis Iruarrizagakoak, Artean, bertako udalaren laguntzeagaz, Santa Zeziliaren ospakizuna aprobetxauz. Eta Arratiako Musika Eskoleari bertan dabizan gazteen abesbatzekoak geugaz batera izateko eskatu deutsegu, abesbatzetan izateko zaletasuna talde honeetan sortu behar dalakoan" azaldu deutso begituri Isaak Atutxa Luis Iruarrizaga Abesbatzakoak.
Areatzako Musika Bandak, barriz, kontzertua eskeiniko dau hilaren 26an 12:30ean, Areatzako Eleizan.

Arratiako Musika Eskolako ikasleak be protagonista
Arratiako Musika Eskolak hainbat ekitaldi prestatu ditu hilaren 17rako Santa Zezilia eguna ospatuteko eta bertan herri guztietako ikasleak hartuko dabe parte. Holan, Igorreko flauta ikasleak eta Dimako gitarra ikasleak musika ipuin bat antzeztuko dabe herri bietan. Diman eskoletan izango da ikuskizuna 17:30ean eta Igorren Haur Eskolan, 18:30ean. Bediako piano ikasleak eta Lemoako musika ikasleak be antzeztuko dabe hori ipuinori Lemoako Musika Eskolan 18:30ean, eta horren ostean, 19:30ean, trikitixa ikasleak kontzertua eskeiniko dabe.
Areatza eta Zeberioko koru ikasleak eta Arteako musika ikasleak barriz, emonaldi bat egingo dabe Arteako plazan. Txalaparta eta alboka ikasleak be hartuko dabe parte emonaldi horretan.
-- Delivered by Feed43 service

Yurrebasoren liburua salgai
Iker Yurrebaso igorreztarraren Haizea Aurpegian liburua Arratia, Bilbo eta Zornotzan dago salgai 10 eurotan. Arratiari jagokonean, Areatzan, Bixer Tabernan eta Gaztetxean; Diman, Herriko Tabernan; Lemoan, Karabie Gaztetxean; Igorren, Herriko Tabernan, Gau Lora eta Kukuma tabernetan eta Orria liburudendan; Zeanurin Sagarna txokoan eta Zeberioko Herriko Tabernan erosi daiteke. Bilbon, Anti eta Gatazka liburudendetan dago salgai eta Zornotzan Aztertu fotokopiak egiteko dendan.
Begitu-lagunak doban jasoko dabe hurrengo egunetan euren etxeetan.

Internet bidezko begitu-lagun kanpainea
Horrezaz ganera, Zertu Kultur Elkarteak abian ipini dau Begitu-lagunak internet bidezko kanpaina bat. Momentu honetan, 394 Begitu-lagun dagoz eta zenbakia gora doa etenbarik. Izan be, Begitu-lagun barriak Yurrebasoren liburuaz gainera beste 5 liburu, CD bat eta postal bilduma bat jasoko dabe eta hotel baten astegoiena pasetako zozketa baten sartuko dira.
-- Delivered by Feed43 service

Wim Wenders zuzendariaren zikloa Igorren
Wim Wenders (Düsseldorf 1945) zuzendariaren hiru film ikusteko aukerea eskeintzen dau Igorreko zine klubak bi euroko prezioan. Filmok Hammet -gaztelaniara El hombre de Chinatown itzulita- Paris Texas eta Land of Plenty -Tierra de abundancia-. Igorreko Lasarte Aretoan, arrastiko 20:00etan ikusi daitekez filmok.
Hilaren 17an, eguenean, Alemania eta Frantziaren koproduzinoa dan Paris Texas (1984), road movie-a eskeiniko da. Wim Wenders beraren eta Sam Shepard-en gidoia dauka film honek eta Harry Dean Stanton eta Natassja Kinskik antzezten dabez personaje nagusiak.
24an, Land of Plenty (2004) eskeiniko da. Wim Wenders eta Scott Derrickson-en gidoiagaz, John Diehl eta Michelle Williams dira film honen lehenengo aktoreak.
Hammet (1982) film baltza hilaren 10ean egon zan Lasarte Aretoan, zikloari hasierea emonaz.

-- Delivered by Feed43 service

"Peña" eta Egaña Arantzazun
Sanmartinetako bertso afaria antolatu dau Arantzazuko Bildu Kultur Batzordeak hilaren 11rako, 20:30ean Montero tabernan. 19:00etan trikipoteoa egongo da. Bertsotan Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña izango dira. Afari ostean otzara baten zozketea be egongo da. Sarrerak salgai dagoz Arantzazuko Herriko Tabernan eta Monteron, Igorreko Gau Loran eta Dimako Herriko Tabernan.
-- Delivered by Feed43 service

Prozesu sortzaile plastikoen erakusketea
Ines Medinak 2009, 2010 eta 2011n emondako mintegietan parte hartu eben hamabi egilek, Igorreko Kultur Etxean urri bigarrenarren 28an zabaldu zan erakusketa baten erakusten ditue euren lanak. Ascen Bango, Chus Gutierrez-Solana, Lourdes de la Cal, Maite Artabe, Maite Oyanarte, Marisol Calzada, Mari Tere Bilbao, Maxima Kerr, Mercedes G. Zulueta, Miren Bilbao, Rosa Calzada eta Txaro Otxaranen lanok zemendiaren 25a arte egongo dira ikusgai.
"Erakusketa honetan ikusgai daukaguz parte-hartzaileen prozesu plastikoak, hain zuzen be marrazketea, pinturea eta eskulturearen bidez garatutako prozesuak" azaldu eban Ines Medinak, mintegietako irakasle eta erakusketearen komisarioak.

Medinak berbaldia emon eban
Erakusketea zabaltzeagaz batera ekitalditxu bat egon zan Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Maite Artabe egileetako baten aurkezpenaren ostean, Ines Medinak hartu eban berbea hamaika pintore eta eskultore bakarraren ezaugarri nagusiak azaltzeko.
Egile guztiak euren ibilbide zein aukera artistikoakaitik sano desbardinak izan arren, erakusketeak osotasun bat dauka, akaso lan asko tailer berean sortutakoak diralako.
-- Delivered by Feed43 service

Etxebarria eta Astondoak errekorra
Julen Etxebarria eta Igor Astondoak irabazi eben Getxon Bizkaiko Trontza Txapelketea. Denpora ona lagun, saio ikusgarria eskeini eben parte hartzaile guztiak urri bigarrenaren 29an Getxon. Danan artetik ostera, Etxebarria eta Astondoa arratiarrak gailendu ziran, errekorra batiduaz: 9 minutu eta 52 segunduan burutu eben lana. Bigarren Arkaitz eta Oier Arana, hirugarren Ibai Arana eta Jon Loiola eta bosgarren Jaime Atxa eta Jon Intxaurbe izan ziran. Nesken kasuan, bikote bat baino ez egoala eta erakustaldia egin eben.
-- Delivered by Feed43 service

Haizea Aurpegian doban Begitu-lagunak
Hilaren 21ean, arrastiko 19:30ean, Iker Yurrebasoren Haizea Aurpegian liburuaren aurkezpen ekitaldia izango da Igorreko Kultur Etxean. Zertu kultur Elkarteak eta Lemoako Gaztetxeak argitaratu dabe Yurrebaso igorreztarraren lana eta Zerturen beste produktu batzuen moduan, doban jasoko dabe Begitu-lagunak.
Aurkezpen ekitaldian irakurketea, irudiak, antzerkia eta musikea batuko dira, ikuskizun baten. Ikuskizunaz gozatzera doazan Begitu-lagunak liburua doban jasoko dabe, eta Begitu-lagun ez diranak, Begitu-lagun egiteko aukerea eukiko dabe bertan. Holan, Begitu-lagun barriak, Haizea Aurpegian, eta Zertuk ateratako produktuen sorta osoa eskuratuko dabe. Aurkezpenera joaterik ez daukien Begitu-lagunak, barriz, etxean jasoko dabe igorreztarraren azkenengo lana.
Haizea Aurpegian Yurrebasoren bigarren liburua
Hau ez da Yurrebasoren lehenengo liburua. Izan be, 2005ean Ametz narrazino liburua kaleratu eban Zertu Kultur Elkartea eta Lemoako Gaztetxearen eskutik. Egilearen ustez narrazinoak ez daukie zerikusi handirik "ez bada biajea erabilten dala bietan personajea hazteko". Horrezaz ganera, Maite Yurrebaso arrebearen irudiakaz dagoz horniduta biak.
Haizea Aurpegian liburuaren muina Lemoako Gaztetxeko blogean azaldutako artikuluak osotuten dabe, personaje baten barne itaunai erantzuten.
-- Delivered by Feed43 service

Aurten argazki lehiaketak hiru sari
Argazki lehiaketako epaimahaiak emon dau ebatzia eta hiru izan dira argazki sarituak, bi izan beharrean. Izan be, argazki asko dira merezidu dabenak eta sari bi gitxitxu iruditu jako epaimahaiari.

Irabazlea Eneritz Atutxak Londonetik bialdutako "Gonea falta jakola?" izeneko argazkia izan da. Bigarren, Oihane Goioagak ateratako "Olatuen indarraren kontra" eta hirugarren Garazi Urienek bialdutako "Irati Urien" izenekoa.
BEGITUko barruko orrialdeetan, 22 egilek egindako 24 argazki eder dakarguz munduko beste puntatik zein etxetik hur ateratakoak.
Zenbaki honek lau orrialde gehiago ditu argazki lehiaketako argazkiak eta Igorreko Lip Dub-ean egindakoak erakusteko. Izan be, Igorreko Lip Dub-aren ganeko argazki-erreportajea be badakargu irakurleen eskakizunari erantzuteko.
Lip Dub-ak izan dauan arrakastea ikusita, Egaztea irratiak antolatuten dauan Lip Dub lehiaketara aurkeztea ebatzi dabe Igorreko Udalekoak. Bideoak interneten 8.100 bisitatik gora euki dauz daborduko eta grabazinoan parte hartu eban jentea BEGITUra deika dabil argazkiak erakusteko eskatzen.
-- Delivered by Feed43 service

Egoera politikoaren ganeko berbaldia
Urri bigarrenaren 19an, Igorreko Kultur Etxean Joseba Ariznabarreta Pueblo y Poder libururaren egileak berbaldia emongo dau gaurko egoera politikoa aztertuz arrastiko 18:45ean. Joseba Ariznabarreta filosofoa da eta ikuspuntu horretatik helduko deutso gaurko egoera politikoaren azterketeari.
"Ez gagoz oso egoera onean independentzia lortzeako, gure herriaren etorkizuna ez da ona. Horretarako bide estrategikoa egin behar da eta orain artekoa ez da estrategikoa izan" dino filosofoak. Berbaldian, estrategiak proposatuko dituala dino Ariznabarretak.
-- Delivered by Feed43 service

Arratiera tailerra hilaren 18tik aurrera
Arratiera tailerra antolatu dabe Zertu Kultur Elkartea eta Ganoraz Euskera Elkarteak Igorreko Udalaren laguntzeagaz.

Ikastaroa urri bigarrenaren 18tik abenduaren 1era izango da martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:30era Igorreko Kultur Etxean. Prezioa 50 euro da, 35 begitu-lagun izan ezkero, eta plazak mugatuak dira, 35 lagun.
Interes handiko ikastaro honetan, idaz- kerea jorratuko dau Aitor Erdoziak; lexikoa Juantxu Rekalde eta Angel Larreak eta andrazkoen hitanoa EHUko irakaslea dan Gotzon Aurrekoetxeak. Irakasleak dinoenaren arabera metodologia aldetik oso praktikoa izango danez, ikastaro baino tailerra izango da.
Aurtengoa, hirugarren arratiera ikastaroa da. 2000. urtean izan zan lehena eta 2003an bigarrena. "Eztabaida asko izan ziran, eta saio sano dinamikoak. Sasoi haretan euskalkien presentziaren eta erabilera-esparruan inguruko eztabaida egoan Euskal Herrian" dino Urtzi Barrenetxea Zertuko idazkariak. Aurtengoan be jentearen partaidetzea espero dabe antolatzaileak.
Ikastaroaren helburua arlo informaletan Arratian egiten dan berbetearen kalidadea mantenidutea eta erabilerea bultzatzea da. Eta "hizkuntzaren kalidadea eta aberastasuna egoera bakotxean erabili behar dan forma erabiliz lortzean da" Aurrekoetxearen esanetan.
-- Delivered by Feed43 service

Elizondoko Kultur Gunea inaugurau dabe
Urri lehenengoaren 30ean, Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak Elizondoko Kultur Gunea inaugurau eban.

Hiru gela dira, alkarteak erabilteko, eta Karabie Gaztetxe azpian dagozan gela honeek erabilgarri ipinteko beharrak auzolanean egin dira. Altzariak be danon artean, auzolanean, barriztu dabez.
Inaugurazino ekitaldian, alkatearen berben ostean, Lemoako Koralak kantalditxua eskeini eban eta kopautxua egon zan. Hau be auzolanean egin zan, hau da, lemoaztarrak etxean egindako tortillak eta pintxoak ekarri zituen, danon artean jateko.

Jente askoren beharra
Alkateak begituri esan eutsanaren arabera, di-da baten eta diru gitxigaz ipini dira gelok erabilgarri. "Jente askok hartu dau parte. Ipini genduan ordutegi bat eta gura izan dauan guztia etorri da behar egitera. Udalak materialak ipini ditu eta danon artean egin dogu beharra" dino Elejabarrietak.
"Korala etorri zan lokalak eskatuten abuztuan edo. Eta udaletxean ikusi genduan beharrezkoak zirala". Alkarteentzat eta ekintza kulturalak egiteko Lemoako eskoletako gela batzuk erabili izan dira orain arte, baina DBH dala eta, Hezkuntza hasi da obrak egiten eta lehen erabilten ziran gela batzuk ezin dira orain erabili.
Gelak prestatzeko modurik eraginkorrena auzolanari eretxi eutsien udaletxean. "Lemoan bide eta kamino asko dagoz eginda auzolanean. Egoki jo dogu hori errekuperetea eta sano pozik gagoz zelan urten dan ikusita". Abuztuan Koralak gelak eskatu eta urri lehenengoan inaugurau da Elizondoko Kultur Gunea.

Korala, Eskulanak eta Gazte Lekua
Behar dauan edozein alkartek, udaletxeko ikastaroak egiteko, edota behar dauan edonork erabilteko izango dirala gelak dino alkateak. "Baina ordutegi bat markau dogu gitxi gorabehera gelak noiz egongo diran beteta ikusteko. Koralekoak, Eskulanetako ikastaroak eta astegoienetan Gazte Lekuak hartu dituez gelak".

-- Delivered by Feed43 service

Zazpi batzar aurrekontuen ganean
Aurrekontuak modu parte-hartzailean egiteko batzarrak egin dabez Igorreko auzuneetan. Lehenengoa Garbe-Mikelen izan zan urri lehenengoaren 12an, Hurrengo batzartu ziranak San Kristobal auzunekoak izan ziran 15ean;19an, Gezala-Basauntz auzune batzarra izan zan; San Juan auzunekoak 20an; gero, Urkuzu-Garakoikoak 21ean batu ziran; kultura eta kirola sektorekako batzarra urri lehenengoaren 22an izan zan eta azkenik 28an, erdigunea-Olabarriko biztanleak.
"Batzar bakotxean hogeitaka persona agertu dira. Informazinoa emon da, konponketa txikitxuak egingo dira apurka-apurka, erdi ahaztuta egon diranak. Eta proiektu izarrak urte bira edo egingo dira" azaldu deutso BEGITUri Beinat Anzola Igorreko alkateak.
-- Delivered by Feed43 service

Anjel Lertxundi Bedian
Anjel Lertxundi (Orio, 1948) hilaren 28an egongo da arrastiko 19:00etan Bediako liburutegian Etxeko hautsa liburuaren ganean berba egiteko bere irakurleakaz, Bediako Irakurle Klubak ekarrita.
Lertxundi idazle oparoa da eta literaturaren arlo guztiak landu ditu: eleberriak, ipuinak, itzulpenak eta saiakerak. Euskaltzain urgazlea be bada eta 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi eban Eskarmentuaren paperak saiakereagaz.

Etxeko hautsa nobelea
Etxeko hautsa nobela honetan, Gorka Martiarena da narratzailea eta istorioaren protagonistea. Buruko gaixotasun batek jota dago Julian, Gorkaren aita eta aitari idaztea ebazten dau semeak. Narrazinoak ildo nagusi bi ditu: aita-semearen hartu-emonak eta semearen gaztetako giro politikoa. Narrazinoaren zati handi bat bigarren personan dago idatzita eta Miguel Delibesen Cinco horas con Mario ekarten dau gogora.
-- Delivered by Feed43 service

Kamisetea lortzeako azken egunak
Zertuk kamiseta dotorea opari eutsen neurria jakinarazo eutsien begitu-lagunai. Dana dala, asko izan dira BEGITUgaz kontaktuan jarri ez eta kamiseta barik geratu diranak. Begitu-lagun horreek dabizenez kamisetea eskatuten, barriro be eskatzeko epea zabaldutea ebatzi dau Zertuk.
Aurrekoan eskatu ez ebenak, orain daukie kamisetea eskuratzeko aukerea. Horretarako gizon ala andrazkoaren kamisetea eta neurria zehaztu behar dira begitu@topagunea.com helbidera idatziz edo 649 979 115 telefonora deituta hilaren 30a baino lehenago.
-- Delivered by Feed43 service

Gorbeiarako proiektuak diseinetan
Gorbeialdek eta Creativity Zentrum-ek antolatuta, urri lehenengoaren 28, 29 eta 30ean, zona horretarako proiektuak garatzeko tailer bat zuzenduko dau Adital Ela diseinatzaile israeldarrak. Hamabost diseinatzaile, arkitekto eta ingeniari inguruk parte hartutea espero dabe antolatzaileak.
Urri lehenengoaren 20an, partaideak parkea bisitauko dabe proiektuok egiteko orduan zona honen preminen eta eskeintzen jakitun egoteko. Tailerrean lau puntu landu beharko dabez: ura modu ludikoan zelan sustatu, basoa interpretazino leku moduan zelan erabili, Pagomakurreko ostatua egoan lekuan aterpetxea edo antzekoa egiteko ideak asmatu, eta parkea bisitetan daben turistai eskeintzeko pakete turistiko bat sortu beharko dabe. Landutako puntu bakotxerako lau idea eskeini beharko dabez tailerrean parte hartzean dabenak.
Antolatzaileak tailer honetan sortutako proiekturen bat edo beste gauzatzea espero dabe egoera ekonomikoak aukerea emoten badau.
-- Delivered by Feed43 service

Europako Mobikortasun Iraunkorraren Astea
Hilaren 16tik 22ra Europako Mobikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da eta hainbat udalerrik parte hartuko dabe, tartean Arratiako Udalen Mankomunitateak.
Europako Mobikortasun Iraunkorraren Astearen harira mankomunidadeak hainbat ekitaldi antolatu ditu.

URRI LEHENENGOAK 17, zapatua
10:00tatik 15:00era Tren turistikoa Areatza eta Artea artean Merkarteara joateko (garraio kolektibo moduan eta doban).

URRI LEHENENGOAK 18, domekea
Bediako 3. Ibilbide zikloturistikoa. Urteerea 11:00etan plazatik.

URRI LEHENENGOAK 22, astelehena
Auto bako eguna. Ikastetxe eta Institutuagaz batera ekintzak antolatuko dira: bizikleta martxak...

URRI LEHENENGOAK 24, eguaztena
Arratiako ibaiertzetatik 2. martxa. Bediatik Zeanurira oinez. Urteerea 09:00etan Bediako plazatik. Autobusa egongo da herri guztietatik Bediara joateko eta gero Zeanuritik bueltetako. (Zeanuritik 08:30ean urtengo da eta Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre eta Lemoatik pasauko da, autobusen paradetan; martxea amaitzen danean Zeanuritik, herriz herri Bediaraino).
-- Delivered by Feed43 service

Ertibil erakusketa ibiltaria
Hilaren 1etik 14ra arte Igorreko Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Ertibil Bizkaia 2011, Ikus Arteen erakusketa ibiltaria izango da. Erakusketa hau, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak aurkezten dau Sala de Exposiciones Rekalde sozietate publikoagaz eta Getxo, Bermeo, Lekeitio, Igorre, Larrabetzu, Santurtzi, Arrigorriaga, Ermua, Zalla eta Gernika-Lumoko udalakaz batera.
Erakusketea Bilbo, Algorta, Bermeo eta Lekeitiotik pasa ostean Igorren dago, "artista bizkaitar barrien sormen ekimenak bultzatu eta sustatzeko. Baita ikus-arteak Bizkaian sustatu eta hedatzeko be" adierazo dabe Foru Aldundiko iturriak.
-- Delivered by Feed43 service

Urtxintxak matrikulazinoa zabaldu dau
Urtxintxa eskolan, datorren ikasturterako balioetan hezteko ikastaroetan izena emoteko matrikulazino epea zabalik dago urri lehenengoaren 1etik 30era. Bilboko Urtxintxa eskolakoen ustez, eurek eskeintzen daben euskerazko trebakuntzea "interesgarria izan daiteke Arratia, Ubide eta Zeberioko askorentzat".
Halaxe izan da behintzat orain arte. Izan be, eskola honetan astialdiko begirale eta zuzendarientzako formakuntzea emoten dabe eta gure eremuko begirale asko bertan formau dira. Zaztaparrak taldea, berbarako, eskola honetan sortu zan.
Eskeintzen dituen ikastaroen artean: Hezikidetzan Aditua, Kulturarteko Hezkuntzan Aditua, Jendarte Kultur Dinamizatzailea, Heziketa Premia Bereziak Astialdian eta Guraso Eskola. Azkenengo bi honeek aurtengo nobedadeak dira.
-- Delivered by Feed43 service

Iban Mayo Martxa Zikloturistea
Hilaren 18an izango da Iban Mayo Lagunarteak antolatutako Iban Mayo Martxa Zikloturistea. Martxak Igorreko kiroldegian izango dau urteerea goizeko 09:00etan eta ibilbidearen 111 kilometroak egin ostean kiroldegian bertan amaituko da probea.
Izena internet bidez emon daiteke hilaren 9ra arte edo egun berean kiroldegian 08:15ak arte. Internet bidez egin ezkero, federauak 10 euro ordaindu beharko dabe eta ez federauak 22. Egunean bertan egin ezkero, 15 eta 27 euro ordaindu beharko dabez hurrenez hurren. Alde honen arrazoia da ez federauak 12 euro pagau behar dabela eguneko asegurua egiteko.
-- Delivered by Feed43 service

Zeanurin, oinez, ermitarik ermita
Aurtengoagaz hogeta laugarren urtea beteko dau 1988an jaio zan eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehenengo aldiz Joko Alai alkarteko mendi sailak eta, urtero, hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuriztarrak urteroko ziteari.
Helburuak hasierako berberak dira: domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetea, eta herritarrai zein kanpotarrai Zeanuriko inguru zabalak eta ermiten ondarea ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan sakabanaturik dagozan ermita edota eleizak, guztira hogei.
Urteerea Ibarretako frontoian izango da, goizeko 07:30ean; ibilbide osoa egiten dabenak 35 bat kilometro beteko dabez eta hemeretzi ermita edota eleizaren ondotik pasauko dira, aurten be Egiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena kanpo geratuko da eta. Hain luzea egin gura ez dabenak, beste bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dabe: bata, ibilbide ertaina, 23 kilometrokoa eta bestea, laburra, 13 kilometrokoa.
Amaitzerakoan, ibilbide luzea, zein ertaina, zein laburra bete eta gero, ziur ziteari erantzuteak merezi izango deutsela ibiltariai, Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeaz ganera, uda udagoien bihurtzear dagoan sasoi honetan natureak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukera ezin hobea eskeiniko deutselako Zeanuriko Ermiten XXIV. Mendiko Martxeak.

Martxeari buruzko zehetasunak
Izena emotea: Urri lehenengoaren 7a aurretik: 7 € sartuz BBK-ko kontu-zenbaki honetan: 2095 0335 29 3830586275. Egun berean: 06:45etik aurrera, herriko plazan: 10 €. Joko-Alaiko bazkideak: 3 €. 14 urtetik beherakoak: debalde.
Urteerea: 07:30ean, Ibarreta frontoian.
Osasun-zaintzea, jan-edana eta kontrol puntuak egongo dira ibilbidean zehar.
Amaieran opari bana emongo jakie parte-hartzaileai.
Pelotalekuko dutxak zabalik egongo dira.
Laguntzaileak: Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartea, Eroski-Bilbondo, Euskaltel, BBK, Norbega-Coca-Cola, Arratiako Gurutze Gorria, Txoko Sagarna eta Ellauri hotela.
Informazinoa: Alberto: 653 706 269. Aitor Intxaurraga: 688 670 168. www.mendimartxak.creatuforo.com.
-- Delivered by Feed43 service

Krisiak eragin deutse motorzaleai
Arratia Motor Taldeak antolatuta urri lehenengoaren 11n izango da Arratiako motorzaleen X. Bilerea. Aurreko urteetan egun biko jaia izaten zan eta kanpotik etorritako motorzaleak, Igorreko futbol zelaiaren ondoan kanpatzen eben. Aurten "krisia eta beste eragozpen batzuk" dirala eta, egun bakarreko jaia ospatuko dabe motorzaleak.
Motorzaleak goizeko hamarretan batuko dira Igorreko Donibane tabernan. Handik abiatuko dira Arratian zehar ibilaldi bat egiteko eta ostean parrilladea egongo da parte hartzean dabenentzat.
Izena emoten daben lehenengo 150 motorzaleai kamiseta bana emongo deutsee antolatzaileak. Igorreko Udala, Arratiako Gurutze Gorria, Donibane tabernea eta Pub Dakota izango dira motorzaleen jai honen laguntzaileak.
-- Delivered by Feed43 service

Musikea eta kaleko ikuskizunak jaietan
Uda amaitzear dagoanean, urri lehenengoko andramarietan, herriko jaiak ospatuten dira Artean.

Aurten lau eguneko jai egitaraua prestatu dabe eta egunotan musikaz beteko dira herriko kaleak: erromeriak, kalejirak, bilbainadak, play-backa, Areatzako Banda... Kale antzerkia eta pailazoak be izango dabe euren lekutxua Arteako kaleetan.
Jaiai gitxi antzean eretxi ezkero, hilaren 17an MerkArtea azokea izango dan egunean, azoka ostean kontzertu ugari egongo dira, arrasti eta gauean zehar.

URRI LEHENENGOAK 8, eguena
11:00etan, Txupina, buruhandiak eta trikitixea.
11:30ean, Tailerrak.
12:00etan, Mezea.
12:30ean, Bilbainadak LOS TXIKIS.
17:30ean, Zinea ludotekan.
19:00etan, Txitxiburduntzia.
20:00etan, Erromeria JOKALDI taldeagaz.

URRI LEHENENGOAK 9, barikua
17:30ean, POTXIN ETA PATXIN pailazoak.
21:00etan, Erromeria IZARGI taldeagaz.
00:00etan, Nagusien Play-Backa.
00:30ean, Kontzertuak, MANOLO CABEZABOLO eta NIK.

URRI LEHENENGOAK10, zapatua
11:00etatik 14:00etara, Umeentzako parkea.
14:00etan, Tortilla txapelketea eta bazkaria plazan.
18:00etan, Desafioa.
20:00etan, Umeen Play-Backa.
20:30ean, Erromeria JO TA HANKA taldeagaz. Mozorro gaua. Gaia: zinea.

URRI LEHENENGOAK 11, domekea
12:00etan, Areatzako Banda.
17:00etan, Mus eta Briska txapelketak.
19:00etan, Kale Antzerkia OIHULARI KLOWN taldeagaz.
20:30ean, Txokolatea.

-- Delivered by Feed43 service

Auzuneetako jaiak
Urrietan oraindino jaiak ospatuteko aukerea badago. Hile honetan, San Antolin jaiak Zeberioko herrian, Lemoako San Antolin ermitan eta Dimako Oban ospatuko ditue; andramariak Artean eta Lemoako Elizondon; eta San Migel jaiak Arteako San Migel ermitan, Igorreko Garbe auzunean eta Zeanuriko Uriben aurreko astegoienean eta Altzustan ostekoan ospatuko dabez jaiok. Sanmigelak, hile amaieran dagozanez, jaiak urri bigarrenera arte luzatuten dira leku batzuetan. Alderantzizkoa gertatzen da Dimako Indusin. Han sanfreskuak ospatuten dira eta San Freku eguna urri bigarrenaren 4an izan arren, jaiak urri lehenengoan hasten dira.

Andra Mari jaiak
Elizondo (Lemoa)
URRI LEHENENGOAK 8, eguena
12:00etan, Mezea Andra Mari eleizan.
17:30ean, Umeentzako jolas eta tailerrak Elizondon. Zaztaparrak taldeak antolatuta.
19:00etan, Euskal Kantuzaleen Elkartea-Kantagintzaren eskutik kantaldia Elizondon.
22:00etan, Zeani Antzerki taldeak 24 ordu Gerbasiogaz antzezlana antzeztuko dau.

URRI LEHENENGOAK 10, zapatua
13:00etan, Triki poteoa.
15:00etan, Bertso bazkaria. Bertsolariak: Jon Maia eta Igor Elortza.
18:00etan, Mariskal DJ-a.

San Migel jaiak
Guztiz zehaztu barik dagoz aldizkaria zarratuten dogunean, baina gutxi gorabehera honeek dira egitarauak.
Garbe (Igorre)
URRI LEHENENGOAK 29, eguena
12:00etan Mezea eta ostean barauskarria.

URRI LEHENENGOAK 30, barikua
Mezea eta arimen aldeko mezea.
URRI BIGARRENAK 1, zapatua
17:00etan Briska eta Mus txapelketak.

URRI BIGARRENAK 2, domekea
17:00etan Briska eta mus txapelketak.
20:00etan antzerkia edo erromeria (zehaztu barik).

URRI BIGARRENAK 8, zapatua
10:00etan, Nekazal azokea.

San Migel ermitea (Artea)
URRI LEHENENGOAK 29, eguena
Mezea eta barauskarria.

San Fresku jaiak
Indusi (Dima)
URRI LEHENENGOAK 30, barikua
16:30ean, Txupina eta jaien hasierea.
17:00etan, Briska txapelketea.
19:30ean, Txitxiburduntzi.
20:00etan, Erromeria.
23:00etan, Kontzertua TAPAKUBOS taldea.
02:30ean, Txokolatea.

URRI BIGARRENAK 1, zapatua
13:00etan, Gazte Berri jantza taldea.
13:30ean, Bertsolariak.
14:00etan, Txalaparta.
14:00etan, Baba lapiko lehiaketea.
17:00etan, Umeentzako jolasak.
19:30ean, Berakatz zopa, tortilla eta tostada lehiaketea.
20:00etan, Erromeria.
23:00etan, Auzokoen antzerkia.
23:30ean, Mozorro lehiaketea.
00:30ean, Tango lehiaketea.

URRI BIGARRENAK 4, martitzena San Fresku
12:00etan, Mezea.
13:00etan, Barauskarria.
14:00etan, zozketea.
-- Delivered by Feed43 service

Bigarren aukerea kamisetea lortzeako
Zertuk kamiseta dotorea opari eutsen neurria jakinarazo eutsien begitu-lagunai. Dana dala, asko izan dira BEGITUgaz kontaktuan jarri ez eta kamiseta barik geratu diranak. Begitu-lagun horreek dabizenez kamisetea eskatuten, barriro be eskatzeko epea zabaldutea ebatzi dau Zertuk.
Aurrekoan eskatu ez ebenak, orain daukie kamisetea eskuratzeko aukerea. Horretarako gizon ala andrazkoaren kamisetea eta neurria zehaztu behar dira begitu@topagunea.com helbidera idatziz edo 649 979 115 telefonora deituta hilaren 30a baino lehenago.
-- Delivered by Feed43 service

Billaroztarrak kaleak hartu dabez
Jaietan erakusten dabe argien, gure bailarako herriak bakotxak bere nortasuna.

Areatzan herritarren musika zaletasunaren erakuslehio izango dira herriko kaleak. Jaiotan, Areatzako Bandak, tanborradeak, txistulariak, jantza taldeak eta maioretak soinu eta kolorez beteko dabe herria.

ABUZTUAK 23, martitzena
14:00etan, Txupina. Eleizako kanpantorreko kanpaiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Buruhandi eta Erraldoiak eta Areatzako Banda.
18:30ean, EHUNZANGO Batukadea.
20:00etan, Salbe herrikoia.
23:00etan, Erromeria TXIMELETAgaz.
00:00etan, XVIII. Play-Back lehiaketea.

ABUZTUAK 24, eguaztena
06:00etan, Mortero jaurtiketea.
11:30ean, Meza nagusia.
12:30ean, Ohorezko aurreskua.
12:45ean, Herri kirol erakustaldia eta umeentzako herri jokoak.
18:00etan, Pelota partiduak.
22:00etan, Areatzako Bandaren kontzertua. Munduko Musikak.
00:00etan, MAR-ISK-AL DJa.

ABUZTUAK 25, eguena
11:00etan, Animen aldeko mezea.
11:00etan, Koadrilen olinpiadak.
12:00etan, Areatzako Dantza Taldea.
12:30ean, Adinekoentzako barauskarria.
17:00etan, Briska txapelketea Uparan Jubiladuen Alkarteak antolatuta.
18:00etan, Tortilla lehiaketea (aurkezpena).
19:00etan, Askari herrikoia.
20:00etan, Frontenis finala.
20:30ean, Trapuzko pelota finala.
23:00etan, Erromeria TRIKIZIOgaz.
02:00etan, Txokolatea Amnistiaren Aldeko txosnak antolatuta.

ABUZTUAK 26, barikua
10:30etik 14:30era, Umeentzako puzgarriak.
14:00etan, Paella lehiaketea.
17:00etan, Tute txapelketea Aldamin tabernan.
19:00etan, Rally poteoa.
19:30ean, INFONCUNDIBLES taldearen Diabolo Clasic Metal antzezlana Pedro Añibarro parkean.
23:00etan, kontzertua MG, VENDETTA eta GOVERNORS taldeakaz.
02:30ean, DISC BREAKERS.

ABUZTUAK 27, zapatua
12:00etan, Ibilaldia bizikletan Euskaltel Euskadi Iturrimorro Txirrindularitza taldeak antolatuta.
14:00etan, Makailao lehiaketea (aurkezpena). Gorbeiako Gurutzea Athleticen Peñak antolatuta.
17:00etan, Mus txapelketea Batzokian.
19:00etan, Danborrada Txiki.
22:30ean, Gau suak ASTONDOA pirotekniagaz.
23:00etan, Kalejirea, Areatzako tanborradea, Areatzako maioretak, zalgurdiak, koadrilen jeitsierea.
00:00etan, Erromeria JO TA HANKAgaz.
02:00etan, Areatzako tanborradea.

ABUZTUAK 28, domekea
13:00etan, Meza nagusia.
17:30ean, Pelota partiduak.
19:00etan, Umeen Play-Back lehiaketea.
21:00etan, Afari herrikoia.
22:30ean, Erromeria JOKALDI taldeagaz.
00:00etan, Azken txupina.
-- Delivered by Feed43 service

Ermitarik ermita, jairik jai
Abuztuan jai ugari ospatuten dira gurean, auzune eta ermita inguruetan. Dimako Artaunen hasiko dira auzuneko jaiak ospatuten. Ostean, Sanlorentzoak Bediako Murtatzan, Zeanuriko Otzerinmendin eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez; Igorren eta Zeberioaganen, andramariak; Sanrokeak, barriz, Dimako Olazabalen eta Bediako Eroso-Ugarten eta Sanbartolomeak, Zeberioko Uxarren eta Igorreko Urkuzun. Hona hemen egitarauak.

ABUZTUAK 21, domekea
13:00etan, Kofradien mezea.

Sanrokeak
Olazabal (Dima)
ABUZTUAK 15, astelehena
12:30ean, Txakoli eguna.

ABUZTUAK 16, San Roke eguna
12:00etan, Mezea.
13:00etan, Bola txapelketea.
18:00etan, POTXIN ETA PATXIN pailazoak.
19:00etan, Gorriti eta bere abereak.
20:30ean, Erromeria JAINAGA ETA NARBAIZA taldeagaz.
22:00etan, Txokolatea.

ABUZTUAK 17, San Roke Txiki eguna
12:00etan, Mezea.
12:30ean, Umeentzat jolasak eta baloi banaketea.
12:30ean, Mus txapelketearen hasierea.
14:00etan, Zozketea.
17:00etan, Briska txapelketea. Izena emoteko 16:45tik 17:00etara.

Bediako San Roke ermitan
ABUZTUAK 16, martitzena
11:30ean, Mezea San Roke ermitan.
12:30ean, hamaiketakoa, trikitixa eta jantzak.

Sanbartolomeak
Uxar (Zeberio)
ABUZTUAK 24, eguaztena
12:00etan, Mezea.
12:45ean, Barauskarria.

Urkuzu (Igorre)
ABUZTUAK 24, eguaztena
Mezea eta barauskarria.

-- Delivered by Feed43 service

Josune Gorospe, Dimako zinegotzia mankomunidadeko presidente
Josune Gorospe Dimako EAJ-PNVko zinegotzia izango da Arratiako Mankomunitateko presidente barria, horretarako garagarrilaren 28an egin zan osoko bilkuran botorik gehien jaso ostean. Orain arte, Aitor Sorriketa Bediako alkatea izan da mankomunidadeko presidentea.
Gorospek EAJ-PNVren hamar botoak jaso zituan. Bilduren hautagaia Igorreko alkatea dan Beinat Anzolak, barriz, zortzi.
Gorospek Sorriketaren ildo estrategikoa jarraituteko asmoa adierazo eban, eta batez be, eskeintzen diran zerbitzuak hobetuten eta modernizetan ahaleginduko da.

Bilduk idatzi bat irakurten itxi ez izana salatu dau
Lehenengo aldia da Bildu Arratiako mankomunidadean dagoala eta koalizino honetako bozeroaleak, lehenengotik idazkariari eta gero presidente hautatu barriari, testu bat irakurteko eskatu eutsan. Honek "berbea ukatu eutsala" salatu dau Bilduk prensa ohar baten bidez. Eta Arratiako talderik bozkatuena izan zala 3.627 botogaz -EAJ-PNVk 3.612 boto izan zituan- ekarri gura izan dau gogora Bilduk.
-- Delivered by Feed43 service

Gorbeia Central Park abian
Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Zuiako Kuadrilak Bilboko La Ribera azokan aurkeztu eben garagarrilean turismoari zuzendutako Gorbeia Central Park produktua.

Honetan, bertako produktuak eta bertan egin daitekezan ekintzak batzean dira. Inguru honetako Araba eta Bizkaiko herrietako erakunde eta enpresak, Areatza Artea, Ubide, Zeanuri eta Zeberiokoak tartean, eskeintzen dabena jaso eta "esperientziak" eskeintzearen ildotik sortu dabe turismoa erakarteko eta eremu honetako ekonomia bultzatzeko eskeintza barritzaile hau.
Gauez parketik ibilbidea, eguna zabaltzen ikusi, artzain lanetan emotea eguna, izarrai begira afaltzea edota qi gong egitea dira Gorbeia Central Parkek eskeintzen dituan ekintzetako batzuk.

Ekonomiari bultzadea
Inguru honetako natura eta giza ondarea dala eta, aspalditik ebizan Gorbeialden turismorako potentzialidadea aprobetxau guran. Horretarako, "daukaguna bultzatu, modu fresko baten eta datozenai esperientziak eskeini" egiten deutse Gorbeia Central Parkek, Iñaki Saenz de la Fuente Gorbeialdeko Turismo teknikariaren berbetan. Proiektu honen helburua bikotxa da: alde batetik, inguru hau, hemengo jentea eta hemengo ondarea ezagutzera emotera; eta bestetik, bai turismoagaz loturea daukien ostalari eta tabernariai, baina baita lehenengo sektorean behar egiten dabenai beste bezero batengana heltzean lagundutea.
-- Delivered by Feed43 service

Udan argazki lehiaketea BEGITUn
Uda ailegau da! Eta beragaz batera, aisialdia, oporrak, biajeak... Betiko moduan sasoi berezi hau begituko irakurleok beste irakurleakaz konpartidutea gurako geunke eta igazko moduan, argazki lehiaketea antolatu dogu. Saria landetxe baten astegoien bat pasetea izango da, irabazleak oporrak eta bizipen bereziak luzatu ahal izateko.

Argazki lehiaketearen oinarriak:
1. Parte hartzaileak: BEGITU Aldizkaria jasoten dauan edonor.
2. Gaia: Argazkiak aurten egindako oporrakaz edota biajeakaz zerikusia izan behar dabe.
3. Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, nork, non eta noiz atera diran esan behar da. Gehienez hiru argazki bialdu ahal izango dira personako.
4. Nora bialdu: begitu@topagunea.com helbide elektronikora.
5. Aurkezteko epea: urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztuko eta urri lehenengoko zenbakietan argitaratuko dira batzuk. Dana dala, horrek ez dau esan gura argitaratutako horreek dirala irabazleak.
6. Epaimahaia: BEGITU Aldizkariko erredakzino taldeak osotuko dau.
7. Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean argitaratuko da aldizkari honetan.
8. Saria: Persona birentzako astegoien bat Nafarroako landetxe baten (gaua eta gosaria).
9. Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenak oinarri honeek onartzen dituela esan gura dau.
Animau! Zuen oporrak zein ederrak izan diran konpartiduteko eta sariren bat lortzeako aukerea izango dozue. Zuen argazkien zain gagoz! Ondo pasau oporretan!
-- Delivered by Feed43 service

Mezak, trikitilariak eta barauskarriak
Garagarrilean gure auzune askotan santuen egunak ospatuten dira ermitetan mezakaz. Jai giroa trikitilariak ipinten dabe eta mokautxu bat jateko aukerea be egoten da ermiten inguruetan.

Santamañe, San Segismundo eta Madalenak
Hilaren 18an Santa Marina eta San Segismundo eguna da. Santa Marinak edo santamañeak Artean eta Dimako Bargondian ospatuten dira. Artean, mezea egongo da eta gero barauskarria. Dimako Bargondian be 12:00etan izango da mezea ermitan eta ostean trikitilariak eta barauskarria egongo dira santamañeak ospatuteko. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten da.
Hurrengo jaiak Madalenak dira, Ubideko Madalena auzunean eta Dimako Lamindaon ospatuten diranak. Ubiden, Madalena egunean, hilak 22, mezea egongo da ermitan, baina baita umeentzako jolasak, auzoen arteko olinpiadak, paella lehiaketea, sardina eta txokolate jana eta erromeria. Dimako Lamindaon ermitan mezea 12:00etan eta ostean trikitilariak eta barauskarria egongo dira.

Santiagoak, saninazioak eta sanadrianak
Santiago eguna garagarrilaren 25a da eta jai honeek Lemoako Arrañon, Artean eta Dimako Santiago auzuneetan ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Gauza bera Artean eta Diman Santiago ermitetan.
Hilaren azken eguna da San Inazio eguna eta Saninazioak Lemoako herriko jaiak izateaz ganera Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan be ospatuten dira. Undurragan mezea egongo da eta horren ostean, txistulariak eta barauskarria. Arostegietan be mezea egongo da ermitan eta jai giroa inguruan.
Azkenik, abuztuaren 1ean, San Adrian eguna da eta Zeberioko Argiñaon ospatuko dabe.

-- Delivered by Feed43 service

Igorreko X. Aurresku txapelketea hilaren 2an
Zapatuan, garagarrilaren 2an, izango da Motxogan Kultur Elkarteak Igorreko Udalaren laguntzeagaz antolatuten dauan Igorreko X. Aurresku txapelketea.
Arrastiko seiretan Lasarte Aretoan izango da eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Parte hartzaile kopurua zehaztuta ez dagoan arren Sestao, Bilbo, Algorta eta Bilboko aurreskulariak emon dabe izena besteak beste. Partaideen artean Igorreko Julen Bilbao da arratiar bakarra, igazko irabazlea. Jantzarien artean, Arkaitz Pascuas, sestaoarra, igazko Euskal Herriko aurresku txapelduna, izango da. Nesken partaidetzea ez da gehitu eta igazko moduan 3 neskak hartuko dabe parte: bizkaitar bik eta arabar batek.
-- Delivered by Feed43 service

29an hasten dira sanpedroak
Dimako San Pedro jaiak aurten bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra badira be, aurreko domekan Artisau eta Nekazal Produktuen azokeagaz hasiko dira dimoztarrak jai giroan murgiltzen.

Herri kirolak, bertso saioak eta kontzertuak ez dira faltako edade guztietako jenteak ondo pasetako.

BAGILAK 26, domekea
10:00etan, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea.
12:30ean, Arratiako txistulariak.

BAGILAK 29, eguaztena
12:00etan, Mezea.
13:00etan, 85 urtetik gorakoai omenaldia.
14:00etan, 65 urtetik gorakoentzako bazkaria.
16:30ean Trikitilariak.

BAGILAK 30, eguena
20:00etan, Tortilla, makailau eta tostada txapelketetan jatekoak aurkeztu.
23:00etan, Erromeria LOTXO taldeagaz.

GARAGARRILAK 1, barikua
11:00etan, Umeentzako puzgarri, ohe elastiko, zezen mekaniko eta jolasak.
17:30ean, Herriko sanpedroetako esku pelota txapelketako finalak.
19:00etan, Open 2011.
19:30ean, Kale animazinoa eta poteoa.
23:00etan, Kontzertuak BIDEAN GALDUTA, LARREGI eta GORA HERRIA taldeakaz.

GARAGARRILAK 2, zapatua
11:00etan, Umeentzako jolasak.
14:00etan, Herri bazkaria.
17:30ean, Bits jaia.
18:30ean, Herri kirolak.
23:00etan, Kontzertuak NIK KHAOS, PORKO BRAVO, GOSE eta BIZARDUNAK taldeakaz.
00:00etan, Euskal preso eta errepresaliauen aldeko ekitaldia.

GARAGARRILAK 3, domekea
11:00etan, Umeentzako jolasak.
13:00etan, Jantza saioa GAZTE BARRI jantza taldearen eskutik.
19:30ean, Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Amaia Agirre, Xabier Silveira eta Jone Uria.
21:00etan, antzerkia Mediopelo.
-- Delivered by Feed43 service

Arratiarren erresistentziaren testigantzak jaso gura ditue
Bagilaren 30ean, arrastiko 19:30ean, Txema Uriarte historiagileak Euskal Memoria Fundazinoa aurkeztuko dau Igorreko Kultur Etxean.

Uriartek geure memoria historikoaren berreraikuntzaren ganean egingo dau berba. Eta "errepublikatik hona edo guda ostetik hona, erresistentzia edo errepresinoa jasan daben Arratiako personai" omenalditxua egingo deutsee ekitaldi horretan.
Euskal Memoria Fundazinoa, Dokumentazino Zentru bat izateko proiektuagaz jaio zan orain dala urte bi. Sortzaileen helburua, 1931tik honako testigantzak jaso, eta testigantza eta material horreen bidez historia dokumentetea da.

Arratiako testigantzak
Egiten dabizen beharra aurkezteaz ganera, "jenteari laguntza eskatuko deutsagu, proiektua bera sostengatzeko eta arratiarren erresistentziaren dokumentazinoa jasoteko. Guk badakigu material hori jentearen buruan dagoana, baina hori sozializetea gura dogu" azaldu deutso BEGITUri Txema Uriarte Fundazinokoak.
Dokumentazino Zentruaren materialak modu bitan ipiniko dabez jentearen aurrean. Alde batetik, jasoten daben materiala webgunean ipiniko dabe. Eta bestetik, papelean be jasoko dira emoitzak. "Gure babesle asko jente edadetua da, ez daukana ohiturarik Interneten ibilteko. Horregaitik, urtero liburu bat egingo dogu, urteko lanaren laburpen moduan. Eta aldizkari bi" dino Uriartek.
-- Delivered by Feed43 service

Arbola eta sua sanjuanetan
Eszenalekuaren montajea eta desmontajea be jai giroan egin eta jai egitarau barruan sartzean da. Pelota partiduen artean, zesta puntako txapelketa bat be bada.

BAGILAK 23, eguena
17:30ean, Arbola bila joateko zitea.
19:00etan, Arbola altxatuz jaien hasierea. Txokolatea.
19:45ean, Janari eta edari truke herrikoia.
22:30ean, Sua eta akelarrea.
23:00etan, Diskojantza.

BAGILAK 24, barikua
12:00etan, Kalejirea trikiagaz. Meza ostean, barauskarria.
17:50ean, Pelota partiduak.
20:00etan, Play Back herritarra.
23:00etan, Kontzertuak HARRESIAN ZULO eta CODIGO HABANA.

BAGILAK 25, zapatua
11:30ean, Guraso eta umeak antolatutako festa.
18:00etan, Zesta punta kaiola txapelketea.
21:30ean, Herri afaria.
23:00etan, Erromeria HAIZAMA taldeagaz.

BAGILAK 26, domekea
11:00etan, Puzgarri eta jolasak.
18:00etan, Euskal jantzak ARANTZARTE taldeagaz.
19:30ean, MOLTO VIVACE (orkestinea).

GARAGARRILAK 1 eta 2
Eszenalekua eta txosnearen desmontajea eta afaria.

-- Delivered by Feed43 service

Trikitixearen soinua auzuneetan be entzungo da
Sanjuanak eta sanpedroak leku askotan ospatuten dira gurean. Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanuriko auzune batzuetan, berbarako. Sanjuanak, Zeanuriko Altzuagan, Dimako Oban eta Igorreko San Juan auzunean, hain zuzen. Sanpedroak, barriz, Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan.
Igorreko San Juan auzunean, San Juan bezperan txupina botaz hasiko dira jaiak. Ostean, sardina jana eta San Juan sua egingo dabe auzokoak. Hurrengo egunean eta astegoienean be, trikitixearen soinua eta lagunarteko mokautxuak ez dira faltauko sanjuanak ospatuteko.
Eta beste auzuneetan be somatzen da jai giroa. Altzuagako sanjuanetako eta Elorriagako sanpedroetako egitarauak dakarguz hona.

Altzuagako (Zeanuri) sanjuanak
BAGILAK 23, eguena
15:00etan, Jaiai hasierea emoteko txupina.
21:00etan, sardina eta txokolate jana.

BAGILAK 24, barikua
12:00etan, Meza nagusia eta ostean barauskarria.

BAGILAK 25, zapatua
21:00etan, Herri afaria. Izena zortzi egun lehenago emon behar jako auzuneko bateri.
Ostean erromeria.

BAGILAK 26, domekea
12:00etan, Mezea eta barauskarria.
13:00etan, Jantzariak, bertso Saioa eta errifearen zozketea.
18:00etan, Bola joko sailkapena eta umeen jolasak.
Jaien amaierea.

Elorriagako (Lemoa) sanpedroak
San Pedro eguna hilaren 29an izan arren, 25ean ospatuko da jaia, zapatua izanda jente gehiagok parte hartzeako.

BAGILAK 25, zapatua
12:30ean, Mezea.
13:00etan, Barauskarria.
13:15ean, Herri kirolak.
14:00etan, Ugel txapelketea.
14:00etan, Dardo txapelketea umeentzat.
14:00etan, Paella lehiaketea.
17:00etan, Umeentzako jolasak eta tailerrak.
17:30ean, Mus txapelketea.
19:00etan, Bola txapelketea.
20:00etan, Txitxi-burduntzia.

-- Delivered by Feed43 service

San juan sua eta sanpedroak
Arantzazuko jaiak sanpedroak eta sanfaustoak izan arren, San Juan bezperan tradizinoak aginduten dauan moduan herritarrak sua biztuko dabe "zapoak eta subeak erre, artoak eta gariek" gordetzeko. Sanpedroetarako, musikea, jana eta txapelketak antolatu dabez Arantzazukoak.

BAGILAK 23, eguena
19:00etan, Sardina jana.
21:00etan, San Juan sua.

BAGILAK 29, eguaztena
11:30ean, Txupina.
12:00etan, Mezea.
12:30ean, Trikitilariak.
13:30ean, Jubiladuentzako barauskarria.

GARAGARRILAK 1, barikua
10:00etan, Umeentzako jolasak eta tailerrak.
13:00etan, Bitsaren jaia sopresa bategaz.
17:00etan, Umeentzako antzerkia.
18:00etan, Txokolatea.
19:00etan, Disko Txiki: umeentzako jantzaldia.
20:45ean, Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Bilbao Musikako akordeoi taldeak kontzertua eskeiniko dabe Arantzazuko eleizan.

GARAGARRILAK 2, zapatua
11:00etan, Futbitoa.
12:30ean, Trikitilariak.
14:30ean, Paella eta Tortilla lehiaketak.
17:00etan, Frontenis eta esku pelota txapelketak.
20:00etan, Talo jana.
22:00etan, Erromeria Jokaldi taldeagaz.

GARAGARRILAK 3, domekea
16:00etan, Mus eta Briska txapelketak.

-- Delivered by Feed43 service